‘Naturearen Argazkilariak 2007’, BBCren erakusketarik ospetsuenetakoa Gernikan
2007-07-05 02:00 KultureaAurten laugarrenez, Bizkaiko Foru Aldundiak bere Kultura Sailaren bidez lortu dau naturearen arloan mundu mailan dagoan erakusketarik garrantsitsuena ekartea. Edizino honetan 92 argazki erakusten dira, 60 herriko argazkilari profesional eta afizionatuek aurkeztu dituen 18.000 argazkietatik aukeratu diranak.
Gernikako Euskal Herria Museoak, garagarrilaren 7tik aurrera eta irailaren 16ra arte ‘Naturearen Argazkilariak 2007 - Wildlife Photographer of the year’ erakusketea antolatu dau, hau da, BBCk antolatzen dauen irudien erakusketa aparta. Erakusketa herriz herri ibilten da eta bidaia luzea eginez, besteak beste, Erresuma Batua, Portugal, AEB, Japonia, Suitza, Frantzia, India edo Herbeheretara joango da.
Aurten laugarrenez, Bizkaiko Foru Aldundiak bere Kultura Sailaren bidez lortu dau naturearen arloan mundu mailan dagoan erakusketarik garrantsitsuena ekartea. Edizino honetan 92 argazki erakusten dira, 60 herriko argazkilari profesional eta afizionatuek aurkeztu dituen 18.000 argazkietatik aukeratu diranak.
Erakutsi dan leku guztietan erakusketa bakotxeko bisitarien batez bestekoak 12.500 personen kopurua gainditu dau.
Kalidadea eta irudi ederrak
Erakusketea ataletan dago antolatuta eta horreetan sari bereziak banatzen dira. Atal bakotxak irabazle bat eta bigarren sari bat ditu. Horreekaz batera epaimahaiak lehen edo bigarren saririk irabazi barik balorazino altua lortzeagaitik erakusketan agertu behar daben argazkiak zeintzuk diran erabagiten dau. Kontua da, edizino honetan pasau dan legez, azkenean aukeratuak 92 obra izan dirala.
Irudirik baloratuenak Shell Wildlife Photographer of the Year saria irabazten dau. Aurten horren irabazlea Göran Ehlmé izan da, ‘Itsas hondoko piztia’ argazkiagaz. Aldi berean ‘Animalien jarrerak: ugaztunak’ atala irabazi dau.
Hiru sari berezi emoten dira: Eric Hosking Saria, Erresuma Batuan egon dan hegaztien argazkilaririk ospetsuena gogora ekarten dauena; Gerald Durrell Saria, mehatxurik handienean bizi diran fauna eta landareen espezieei lotuta dagoana, eta Shell Young Wildlife Photographer of the Year Saria, 17 urtetik beherako kategorietako baten parte hartu dauen argazkilari baten argazkiari emoten jakona.
Lehiaketak atal desbardinak ditu, hain zuzen be: ‘Shell Wildlife Photographer of the Year’; Animalien jarrerak: Ugaztunak; Animalien jarrerak: Hegaztiak; Animalien jarrerak: beste animalia batzuk; Animaliak euren inguruan; Urpeko mundua; Animalien erretratuak; Loreen gorazarrea; Naturea uri eta lorategietan; Forma eta konposizinoa; Lur birjinak; Mundua gure eskuetan; Espezie mehatxatuen Gerald Durrell saria; Eric Hosking saria; Shell Young Wildlife Photographer of the Year saria; Naturearen argazkilari gazteak: 11 urtetik beherakoak; 11-14 urte artekoak eta 15-17 urte artekoak.
‘Naturearen Argazkilariak 2007’ erakusketeaGernikakoEuskal Herria Museoan egongo da ikusgai garagarrilaren 7tik irailaren 16ra bitartean. Museoa zabalik dago martitzenetik zapatura, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; domekatan, goizeko 11:00etatik 15:00etara eta jaiegunetan, barriz, 11:00etatik 14:40etara eta 16:00etatik 20:00etara. Astelehenetan zarratuta dago, salbu eta jaia danean.
www.bizkaia.net/euskalherriamuseoa
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!