Klonazio terapeutikoa baimentzen dauen Legea indarrean sartu da

Bizkaie! 2007-07-05 02:00

Gaur, garagarrilak 5, sartu da indarrean Ikerketa Biomedikuaren Legea eta, beraz, gaurtik aurrera araututa egongo dira herritarren osasunaren hobekuntzan zerikusia daben aurrerapen zientifiko guztiak, baita klonazino terapeutikoa be.

Atzo Estaduko Buletin Ofizialean kaleratu ondoren, gaur (garagarrilak 5) sartu da indarrean Ikerketa Biomedikuaren Legea eta, beraz, gaurtik aurrera araututa egongo dira herritarren osasunaren hobekuntzan zerikusia daben aurrerapen zientifiko guztiak, baita klonazino terapeutikoa be.

Gorteetatik pasau ondoren, azken testua bagilaren 14an onartu eban Diputaduen Kongresuak PP kenduta, talde parlamentario guztien babesagaz.

Tramitazino prozesuan, klonazio terapeutikoaren onarpena eta erregulazinoa izan dira gairik polemikoenak. PPk Legea egungo Zigor Kodeagaz bateraezina zala adierazo eban, 160. artikuluak 1 eta 5 urte arteko kartzela-zigorra eta inhabilitazinoa aurreikusten dauelako giza ugalketea helburu ez dauen obulu ernalkuntza kasuetarako.

Klonazino terapeutikoa aplikatuz, gaixoaren zelula heldu baten nukleoa aurrez nukleoa kendu jakon obozito bati sartzen jako, bere hazkuntza zelularra birprogramatuz eta organo edo ehun bihurtzera zuzenduz. Era horretara, organo edo ehun hori gaixoari transplantetan jako patologiaren bat osatzeko asmoagaz.

Dana dala, Legean jasota dagoanez, erabat galarazota dago gizakiak klonetea baita enbrioiak ikerketarako sortzea be. Baimenduta dago, barriz, enborreko giza zelula enbrionarioak lortzeko edozein teknika erabiltea helburu terapeutikoa edo ikerkuntzarakoa tartean dagoanean.

Bestalde, Ikerketa Biomedikuaren Legeak gizakiaren osasuna, interesa eta ongizatea lehenetsiko ditu gizartearen edo zientziaren interesen gainetik. Esangura horretan, erraztu egingo da ikerketa eremua osasun zentroetan, ikerketa zentroen eta ospitaleen arteko lankidetzea, eta sektore publikoaren zein pribatuaren arteko lankidetzea sustatuko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu