Bakioko XXI. Musika Astea, garagarrilaren 14tik 23ra

Bizkaie! 2007-07-10 02:00   Musikea

Sarrerea dobakoa izango da, hilaren 20ko rock kontzertua (5 euro) eta pailazoen ikuskizuna (2 euro) izan ezik. Ekitaldi horreetarako, sarrerak aldez aurretik salgai egongo dira Turismo Bulegoan, eta egunean bertan txartel-leihatilan.

Udalak eta Bakioko Abesbatzak antolatuta, ikusleek estilo desbardinetako talde eta kantariakaz disfrutetako aukerea izango dabe.

Kontzertuak Andra Mari eleizan izango dira 20:30etan, hiru kasutan izan ezik: The Uski’s eta Keikek hilaren 20an emongo daben rock kontzertua (Kiroldegian, 22:00etan), Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior pailazoen ikuskizuna (hilaren 22an, Kiroldegian, 19:30etan) eta aurtengo edizinoari amaierea emongo deutson kontzertua, Enfield Grammarrena, (hilaren 23an, Bentako Plazan, 20:30etan).

Garagarrilaren 14an, Nuria Orbea sopranoa eta Loreto Fernández organo jolearen kontzertuak hasiera emongo deutso Musika Asteari, besteak beste, Handl, Mozart eta Vivaldi lako musikarien lanakaz.

Bi egun beranduago, hilaren 16an, gospel musikearen txandea izango da Marlena Smalls & The Hallellujah Gospel Choir taldearen eskutik. Hilaren 17an, BIOS Orkestra Sinfonikoak Borodin, Mussorgsky eta Tchaikovskyren obrak joko ditu Carlos Goikoetxea piano joleagaz eta Ana Uriarteren zuzendaritzapean. 18an, Amadeus Camerata Ganbera Orkestrak ipiniko dau musikea eta 19an, Bilboko Opera Koruaren emonkizuna egongo da.

Hilaren 20an, The Uski’s eta Keikek rock doinuak ekarriko ditue herriko Kiroldegira; 21ean, Pablo Sorozabal haize boskoteak Bach, Haendl, Haydn eta Mozarten obrakaz osoturiko errepertorioa eskeiniko dau. 22an, Txirri, Mirri eta Txiribiton junior pailazoen txandea izango da eta azken egunean, hilaren 23an, Enfield Grammar taldeak jazza ekarriko dau Bentako plazara.

Sarrerea dobakoa izango da, hilaren 20ko rock kontzertua (5 euro) eta pailazoen ikuskizuna (2 euro) izan ezik. Ekitaldi horreetarako, sarrerak aldez aurretik salgai egongo dira Turismo Bulegoan, eta egunean bertan txartel-leihatilan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu