EAEko errepideetan 36 persona hil dira urteko lehen seihilekoan, 2006koan baino 11 gitxiago

Bizkaie! 2007-07-10 02:00

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzearen datuen arabera, jatsiera horren oinarriak bide segurtasunerako plan estrategikoan islatutako neurri guztiak eta, batez be, gidariak segurtasun neurri zorrotzagoak hartu daiezan bideratutako kanpainak izan dira gehienbat.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzearen datuen arabera, jatsiera horren oinarriak bide segurtasunerako plan estrategikoan islatutako neurri guztiak eta, batez be, gidariak segurtasun neurri zorrotzagoak hartu daiezan bideratutako kanpainak izan dira gehienbat. Beste faktore positibo bat puntukako gidabaimena abian jarri izana izan da. Horri guztiari esker, biktimen kopurua eten barik ari da behera egiten, Euskal Autonomia Erkidegoan ibilgailuen kopurua gero eta handiagoa izan arren.

Gauzak holan dirala, urteko lehen seihilekoan ia % 25 jatsi da hildakoen kopurua, igazko epe berean izan zanagaz konparauta. Lurralde Historikoei begiratuta, 12 hildako izan dira Araban, 9 Bizkaian eta 15 Gipuzkoan. Hiru lurraldeetan, azken bost urteetako batez bestekoa (Araban 13 hildako, Bizkaian 26, Gipuzkoan 22 eta EAEn 62) baino txikiagoa izan da aurtengo kopurua.

Oinezkoen harrapaketa kasuetan (azken urteetan Euskadiko Bide Segurtasunerako Planaren lehentasunetako bat izan dira), bost lagun hil dira urteko lehen seihilekoan. Kopuru horrek 2006koagaz bat egiten du, baina aurreko urteetakoa baino txikiagoa da.

Bestalde, motozikletek eta ziklomotorrek izandako istripuei jagokenez, datuak bat datoz barriro be, eta, 2006ko sasoi berean bezela, zazpi lagun hil dira mueta horreetako ibilgailuetan joiazala.

Istripuen ondorioz zauritutakoen kopuruaK be nabarmen egin dau behera urteko lehen sei hileetan. Estadistikeak erakusten dauenez, Euskal Autonomia Erkidego osoan 326tik 243ra joan da, hau da, % 25 txikiagoa izan da, hildakoei jagokena bezela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu