Hizkuntzen gorabeherak
2004-07-16 00:00 Euskerea berbagai
Zorrak eta ofentsak alde batera itxita, baita gaztelaniaz eguneroko ogia eskatu eta euskeraz egun honetakoa eskatzearena, fija gaitezan azken bi aditzakaz bakarrik.
Gaztelaniaz tentazinoa txarra da, beraz behean dago, infernuaren partean; euskeraz, ostera, tentaldia ez da goraka edo beheraka posizionetan, hori baino, joatearen efektua baino ez dau aitatzen.
Bestalde, euskerazko kasuan, gatxetik atara behar gaitu jaungoiko jaunak, baina gaztelaniaz librau besterik ez; ondorioz, pentsau geinke euskaldunontzat, gatxak zuloak lakoak zirala eta honeetatik “urten” egin behar dala.
Honen beste adibide bat ...
Ardaoen gaixotasunak
2004-07-09 00:00 Jan edanak
Gehienetan, gaixorik dagozan ardao gehienak kortxo txarragaz eta oxigeno edo azufreagaz daukie zerikusia. Honeek izaten dira upategietako puntu arriskutsuenak.
Askotan entzuten dogu ‘oxidau’ berbea. Berba hau ardaoak oxigeno asko hartzen dauanean erabilten da. Deskripzino generikoa da, normalean txarto gorde dogulako (bero larregigaz) edo kortxo eskasa euki daualako; bertatik oxigenoa sartu ostean sortzen diran alterazinoek eragiten dabe gaixotasuna. Bai ardao zurietan, baita baltzetan be, koloreak esango deusku oxidauta dagoan ala ez. Izan be, ardao zuriek normalean baino kolore horiagoa eukiko dabe ...
Uruguai (III): ahoa zabaldu eta bere magia ataraten dakien Herria
2004-07-09 00:00 Euskaldunak munduan
Matea
Matea da Uruguaiko pasinoa. Guaraniek edaten eben infusinoa da, eta Paraguain, Argentinan eta Urugain asko edaten dabe, baita Brasileko hegoaldean be. Zeremonia bat be badala esan geinke. Matea egiteko hau behar da: matea, ur beroa, tutu txiki bat eta edalontzi berezi bat. Berez basoa kalabazeagaz egindakoa da, baina gaur egun danetarik dago: metalezkoak, egurrezkoak, adarrezkoak, kristalezkoak...; basoa ia bete arte bota behar da matea, eta gero, gitxi-gitxika, ura. Nahiko mingotsa da, baina ohitu eta gero gustau egiten jatzu. Infusino ...
San Juan suaren inguruan
2004-07-09 00:00 Antxinakoak Geurera
Salto egin eta Gorbeia mendiaren inguruan, Arratiako bailaran dagoan Arantzazura joango gara. San Juan eguna baino pare bat egun lehenago, loreak batu eta erramua egin ostean, meza nagusira eroaten ziran bedeinkatzeko. Kontetan dan legez, Anbotoko Andreak aharia ostu eutson artzain bateri. Artzaina, loreak hartu eta lagun bategaz batera, Anbotoko Damea bizi zan leize zuloraino joan zan. Orduan, ahariagaz egoan Anboto Damea, eta amuletoa ikusi ebanean, arrapaladan urten eban.
Arraiotzen, barriz, San Juan ohitureak ekaitzetatik babesteko balio eban. Holan, San Juan ...
Boccaccioren Dekameronea, euskeraz eta taula ganean
2004-07-09 00:00 Kulturea
Aurten, esan dogun moduan, 1348ko Florentzian girotutako Boccaccioren Dekameronea preparau dabe. Sasoi haretan, Florentzia epidemiak jota egoan, eta Boccacciok giro ha jaso eban bere obrarik garrantzitsuenean. Orain, Jose Antonio Vitoriak eta Garbi Losadak testu hori moldatu eta dramaturgia librea egin dabe, Garbi Losada bera zuzendaria dala. Euskerazko bersinoa, barriz, Bego Losadak idatzi dau.
Heriotzea da lan horretako gai nagusia, baina umorearen alde egin dabe gaiari heltzeko. Garbi Losadaren berbetan esanda, “barrea heriotzearen kontrako antidoto legez erabili gura genduan aurrerantz egiteko ...
Andrazkoen erotismoa eta plazerra
2004-07-09 00:00 txutxu-mutxuan
Plazerraren jokerak
Andrazkoen sexu erantzunaren arloan jokera orokor batzuk ezarri ahal izan ziran, guztiz unibersalak ez izanagaitik be. Adituek dinoe andrazkoen sexu erantzuna estu-estu lotzen jakela alderdi emozionalagaz zerikusia daukien gomuta, fantasia eta sensazinoei, bai eta ikumenari be. Gizonezkoen kasuan, ikusten diran irudiei lotuta dago.
Sentikorrak diran gorputz atalei jagokenez, titiburuak, klitoria, ezpanak eta gorputzearen alboak aitatzen dira, gune erogenoak andre batetik bestera aldatzen dirana jakin arren. Adituek be adierazoten izan dabe andrazkoek jarraikako estimulazinoari erantzuteko jokerea daukiela.
Andrazkoen kitzikapen ...
Second hand lions (MacCann-en sekretua)
2004-07-09 00:00 Zinemea
Komiki ukutuko film honek ez dau ikuslea lar hunkituko, beharbada ez jako larregi gustauko, baina onartu beharra dago nahiko ondo nahastetan dauzala sano desbardinak diran hainbat osagai, berbarako surrealismoa, komedia, akzinoa eta, neurri txikiago baten, dramea be bai; ganera, famili hartu-emonen zurikeriaren gaia be jorratzen da eta, batez be, gure ibilbidearen zuztarra izango diran txikerretako gomuta atseginen gorabeherak.
Aktoreei jagokenez, Michael Caine eta Robert Duvall beteranoek naturaltasun eta profesionaltasunez jardun dabe, antzeztu behar daben personaien portaerak guztiz bereziak izan arren ...
The day after tomorrow
2004-07-09 00:00 Zinemea
Aspaldion ez dogu euki natur hondamendien ganeko pelikula bat ikusteko aukerarik eta, egia esan, “The day after tomorrow” filma aurkezteko egindako kanpaina handiaren ondorioz, bestelako produktu batez gozetako itxaropena geunkan. Hala eta guztiz be, era honetako beste film guztiek daukien egitura bera erabili dabe: personaiak aurkezteko eta mundua amenazetan dauan hondamendira hurreratzeko sarrera bat, hondamen eta suntsipeneko irudi ikaragarriak ikusteko erdiko zatia eta gizakiaren biziraupena frogetako azkenengo istorioa.
Bestalde, gidoia ez da apartekoa; gauzak holan, ikusten gabilzana azaltzeko alperreko hainbat ...
Basquepoetry.net
2004-07-09 00:00 Kulturea
Basquepoetry webgunearen zuzendari literarioa Koldo Izagirre da. Bera arduratzen da poemen aukeraketaz, baita itzultzaileen koordinazinoaz be. Aurretik, poemen aukeraketa beharretan ibilitakoa da Izagirre. Holan ba, ez jako hain gatxa egin ekimen barria aurrera eroatea.
Idazle bakotxaren lau poema jasoten dira webgunean, baina badagoz, bai, salbuespenak. Izan be, klasikotzat joten diran egileen kasuetan, poema gehiago dagoz. Metodologia honeri esker, irakurleari euskal poesiaren panorama orokorra eskaintzen jako, eta bide batez euskal poesia munduan ezagutarazoten da.
Ekimenaren barritasunen artean, itzulpenak nabarmendu behar dira ...
Espainia eta eremu urriko hizkuntzak (II)
2004-07-09 00:00 Euskerea berbagai
Erkidegoek betetea dala-eta, barriz, Nafarroako kasua beren-beregi aztertzeko modukoa da. Gutunaren xede eta printzipioen kontra (7. artikuluaren 1. b), desbardinak ditue. Ganera, gurasoek euren seme-alabek euskeraz hezi daitezan egiten daben eskariari trabak jarten deutsoz Nafarroako Gobernuak; Eremu mistoan eta Eremu ez-euskaldunean euskerazko irakaskuntzea trabetan eta holakoetan ari diranei etenbako oztopoak jarten deutsez (gaztelaniazko irakaskuntzeak bete behar izaten ez dituan ikasle-kopuruak ezarriaz, holakoetan ari diranei laguntzak ukatuz, legeztatzeko arazoak jarriz, e.a.); irakaskuntza ertaina eta lanbide-heziketea euskeraz aurrera eroateko oztopo gaindiezinak ...
Egipto (II)
2004-07-09 00:00 Bidaide
- Altxor handiena: Gizako piramideak.
Bai, holan da. Sarritan ikusi doguz argazkietan edo dokumentaletan baina aurrez aurre ikustea esperientzia ederra da. Gaur egun ia-ia gastauta dagozan arren, antxina granito eta marmolagaz apainduta egozan. Ezagunenak Keops, Kefren eta Mikerinos dira baina Sakarakoak be ikusgarriak dira. Ikuskizun aparta dira.
- Kairo, barriz, hain estresantea da?
Batzuentzat bai, niri, ostera, asko gutasu jatan. Kairo Egiptoko arimea da, bizi-bizia; azokak, sinagogak, eleizak, mezkitak, museoak edonon dagoz. Museoen artean bat azpimarrauko neuke, Museo Nazionala hain zuzen be ...
Izozkiak
2004-07-09 00:00 Jan edanak
Izozkiek ze mantenugai emoten deuskue? Interesgarriak dira nutrizino ikuspegitik?
Osogaien arabera, izozkiek kaloria kopuru bat eta manenugai batzuk emongo deuskuez. Esnegaiakaz egiten diran izozkien 100 gramok 180-250 kilokaloria inguru daukiez; urez egiten diranak azukera kopuruaren arabera eukiko dabez kaloriak, eta azukera barik eta koipe gitxigaz egindakoek gitxiago.
Esnez, azukeraz eta frutu sikuakaz egindako izozkiek mantenugai honeek daukiez:
·Proteinak: osoak edo 8 oinarrizko aminoazidoak daukiezanak. Arrautza moduko osogaiak erabili ezkero proteina kopurua be handiagotu egingo da.
·Karbohidratoak: sinpleak gehienbat. Azukerea erabili ...
Teknologia barria (telefono deiak doban) eta zaharra (birusak telefonoetan
2004-07-09 00:00 sarean
Eta prezioak? Nahiko interesgarriak: “4Gphone CL-1005” izeneko modeloa 129,90 €tan topauko dogu (BEZ barik) eta telefono biko paketea, barriz, 224,90 €urotan (BEZ barik).
Oraingoz, patrikako telefono honeek USB konekzinoa behar dabe baina laster ikusiko dogu Wi-Fi teknologiari esker edo garatuko diran beste teknologia batzuri esker, ordenadoreari lotuta egoteko menpekotasun hau desagertu egingo dana.
Ez bakarrik ordenadoreetan, patrikako telefonoetan be sekulako iraultza teknologikoa etorri jaku azken urteotan. Eta teknologiagaz batera arazoak be etorri jakuz. Birusen ganean gabilz, ordenadoreetan izan ...
Zein da zure lanbidea ? Ni crackerra naz lanbidez
2004-07-09 00:00 sarean
Errusiar crackerrak honetarako euren abilezia alogeratzeko prest ei dagozala argitaratu dau “The Guardian” egunkariak bere bersino elektronikoan. Eta zeintzuk dira prezioak? Zerbitzaileak sei orduko geldialdia jasoteagaitik 60 dolar eskatzen ei dabe eta geldialdia 24 ordutakoa izatea gura izan ezkero, 150 dolar.
Prezioak gora doaz, jakina, webguneak bereziak badira. Berbarako, Microsoft-eko webgunea erasoteagaitik 80.000 dolar astero eskatzen dabe baina Errusiako Presidentziako webgunea bada, prezioa astero 1.000 dolarretara bajatuko da (segurutik, ez da bape gatxa izango).
Ingalaterrako egunkariak lan-eskaintza horreek ...
Kartzela politikan, sozialistakaz aldaketarik ez
2004-07-09 00:00 eretxia
Esan leiteke, bestaldetik presoen sakabanaketeak ez daukala prensa onik euskal gizartean. Euskadirena gizarte txikia da eta gehienok ezagutzen dogu alkar. Gauzak holan, gutako askok argi ikusi dogu ez dauala ezer konpontzen. Konpondu barik, egoerea petraldu egiten dau sakabanaketeak. Baten batek "keinuak" espero ebazan sozialisten aldetik. Baina Zapaterok Irakeko auzian erakutsi eban ausardia Euskadiko mugan geratu da.
Iñaki Atxutegi
Let’s Rock Weekend Jaialdia Bilbon
2004-07-09 00:00 Musikea
Garagarrilaren 10ean:
The Jeevas
Euren abestietan eragin amerikarra azaldu arren, Ingalaterratik jatorkun taldea da The Jeevas, hain zuzen Crispian abeslaria buru dabelarik, Kula Shaker taldean ibilitakoa, beragaz batera, hirukotea osotuz Andy eta Danegaz. Bi disko daukiez plazan eta igaz Azkena Rock jaialdian zuzenean agertu ondoren, argi eta garbi itxi eben rock’n’roll estiloan talde freskoa eta bizia dala. Power pop melodiak, kitarren diztira eta melodia bizi eta zuzenak. Rockaren klasikotasunean oinarritzen dan taldea baina era berean estilo honi gaurkotasuna ...
Bertsotzaindia III
2004-07-09 00:00 Bertsolaritzea
Bertsotan, ahal dala, gauzak behin esan behar dira, ondo ala txarto. Ondo esaten danean, ez da arazorik egoten, baina txarto esaten danean, askotan bertsolariak berak be aurpegian adierazoten dau bere akatsa. Emon daigun inork botatako bertsoaren lehen zatiak holan dakarrela:
Bizkaie behingoz noiz barrituko
pasetan jaku astea,
komeni baita maite doguna
sarriago ikustea,
Hona arte, bertsolariak EGA gainditzeko moduko bertsoa bota dau, eta jente ez hain euskaldun barriak be, mikrofono atzekoa euskaldun petoa dala pentsauko dau. Ostera, pentsau daigun orain ...
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa '04
2004-07-09 00:00 Bertsolaritzea
Bestela, Euskal Herri osoko 20 bertsolarik hartu dabe parte Euskal Herriko txapelketa honetan. Aurten, barritasun moduan, bertsolariek bidaia bat jasoko dabe opari legez; txikiak Euskal Herriko lekuren batera joango dira asteburu pasa, eta handiak Parisera joango dira aste beterako. Zorionak!
Xabier Paia
Hegaluze solomoa frantses-porru kremeagaz
2004-07-09 00:00 Jan edanak
HEGALUZE SOLOMOA FRANTSES-PORRU KREMEAGAZ
Osogaiak 4 lagunentzat:
200 gramoko lau hegaluze solomo.
Gatza.
Oliba-orioa.
Kipulea.
Frantse-porru egosiak: 200 gr.
Frantses-porru egosien ura: 100 gr.
Esnegaina: 100 gr.
Zelan Egin:
Lehenengo eta behin frantses-porruen kremea egingo dogu, era horretara, prest eukiko dogu hegaluzea preparetan dogunerako. Horretarako turmix-ean irabiauko dogu frantsaes-porrua bere uragaz, guztiz desegin arte. Jarraian esnegaina ganeratuko deutsagu eta momentu batez geldi itxiko dogu. Ondoren, barriro turmix-etik pasau ostean, erreserbau egingo dogu krema ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1737
1738
1739
1740
1741
1742
1743
1744
...
1793
1794
1795
1796
Hurrengoak ››
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa