Chucho Valdés izango da aurtengo Getxoko Jazzaldiko artista nagusia
2007-06-20 02:00 MusikeaGaragarrila gero eta hurrago dago eta, hilebeteagaz batera, baita jazz denporaldia be. Oraingoan be, Getxoko Nazinoarteko XXXI. Jazzaldiaren eskutik hasiko da Euskadiko 2007ko Jazz zikloa. Aurten, garagarrilaren 4tik 8ra egingo da jazzaldia eta, bost egun horreetan, Getxoko kaleak musikaz jantziko dira.
Garagarrila gero eta hurrago dago eta, hilebeteagaz batera, baita jazz denporaldia be. Oraingoan be, Getxoko Nazinoarteko XXXI. Jazzaldiaren eskutik hasiko da Euskadiko 2007ko Jazz zikloa. Aurten, garagarrilaren 4tik 8ra egingo da jazzaldia eta, bost egun horreetan, Getxoko kaleak musikaz jantziko dira. Aurkezpen ekitaldian Getxoko alkate Imanol Landa, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura arloko zuzendari Ricardo Bilbao eta jazzaldiaren zuzendari Iñaki Saitua izan dira.
‘Azken hogeta hamar urteotan legez, aurtengo edizinoan be kalidadea eta aniztasuna bermatzea da jazzaldiaren helburu nagusia. Kalidadea, musikari ezagun eta barriei jagokenez eta aniztasuna, entzungo diran musika estiloei jagokenez’, zehaztu dau Landa alkateak. Saitua zuzendariak ezaugarri horreei ‘gazteei eskainitako laguntzinoa’ gehitu dau helburuak aitatzerakoan.
Urtero legez, aurten be Talde Lehiaketea eta kontzertuak izango dira jazzaldiaren ekitaldi nagusiak. Halanda be, 17 herrialdetatik etorritako 80 musikariek eskainiko dituen 34 ikuskizunek osotuko dabe 290.000 euroko aurrekontua dauen kartela.
Holandatik etorritako Thinktank taldea, Errusiako Andrew´s Quartet, Donostiako Musikene musika-eskolako ikasleek osotutako Mr. Chacho eta Danimarkako People are Machines taldeek hartuko dabe parte aurtengo Talde Lehiaketan. Kontzertuak Algortako Biotz Alai plazan izango dira 21:30etan, garagarrilaren 4tik 7ra. Domekan, garagarrilak 8, lehiaketako irabazleak joko dau.
Lehiaketako taldeen ostean, kontzertu nagusiak izango dira. Aldo Romano bateria-joleak, Louis Sclavis klarinete-joleak eta Henri Texier kontrabaju-joleak osotutako hirukoteak emongo deutso hasierea jazzaldiari garagarrilaren 4an. Hurrengo egunean, Paolo Fresuk eta Uri Cainek osotutako bikoteak joko dau. Barikuan, garagarrilak 6, Charlie Hadenen Quartet Westaren eskutik etorriko da musikea. Gero, garagarrilaren 7an, Lee Konitz konpositore eta saxo-joleak bederatzi musikariz osotutako taldea ekarriko dau Getxora. Azkenik, 2007ko jaialdiari augr esateko, aurtengo edizinoko artista nagusia izango da: Chucho Valdés. Musikari kubatarraren lana oso ezaguna da Latin Jazzaren eta Afrocuban Jazzaren munduan eta makina bat sari jaso ditu horregaitik, tartean lau Grammy sari.
Getxo Antzokian, ‘Hirugarren Milurtekoa’ dalako atalaren kontzertuak izango dira eta jazz talde gazteek euren freskotasuna erakusteko aukerea izango dabe.
Bestalde, Algortako Piper´s Irish Pub tabernan ‘Jam Sessions’ diralakoak izango dira Biotz Alai plazako kontzertuak amaitu ostean.
Jazzaldiak iraun bitartean, ganera, Marchin Band taldeak kaleak alaituko ditu.
Azkenik, bagilaren 8tik garagarrilaren 19 bitartean zabalik dagoan argazki erakusketeaz be gozau ahal izango dabe Getxora hurreratzen diranek. Erakusketan Fernando Barcenaren argazkiak ikus daitekez.
Algortako Kultur Etxean, BBKren orotarako kutxazainetan edota 94 431 0310 / 94 491 40 80 telefonoetan dagoz salgai sarrerak, 12-25 euro bitartean.
Aurre-salmentea ikusita, Saituak jakinarazo dau Chucho Valdés kubatarraren kontzertura hurreratuko dala jente gehien eta ‘sarrerak agortzen ez badira, akaso bakarra geratuko da saldu barik’.
Lau talde, nor baino nor
Kontzertu nagusiak
Bestelako hainbat ekitaldi
Sarrerak salgai dagoz honezkero
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!