Zamudioko Kamara Korala Madrilera doa

Bizkaie! 2007-06-21 02:00   Musikea
20 urtez musika korala zabaltzen

Iratxe Gezuraga zuzendariaren aginduetara Zamudioko Kamara Koraleko 11 gazteek euren ahotsaren indarra erakutsiko dabe Madrilen bagilaren 23an. Ekitaldia Madrileko Loiolako Inazio Deunaren eleizan izango da arratsaldeko 19:30etan.

Iratxe Gezuraga zuzendariaren aginduetara Zamudioko Kamara Koraleko 11 gazteek euren ahotsaren indarra erakutsiko dabe Madrilen bagilaren 23an. Ekitaldia Madrileko Loiolako Inazio Deunaren eleizan izango da arratsaldeko 19:30etan.


Taldeak XX. urteurrena bete dau aurten eta hasierako asmoei eutsiz jarraitzen dabe gaur egun be. Musika koralaren zaletasunak bultzatuta, abesten ondo pasetea eta kantak mundu guztiari ezagutarazotea dira koralaren helburu nagusienak.


Zamudioko Kamara Korala 1987. urtean sortu zan, ordutik zuzendaria dan Iratxe Gezuragari esker. Ordutik hona Bizkaiko hainbat herritik euren abestiak eskaintzen ibili dira eta beste hainbeste koral ekitalditan parte hartu dabe, esate baterako, Txorierriko Gabon Kontzertuetan, Begoñako Abesbatzen Astean eta Bizkaiko Abesbatzen Alkarteak antolatzen dituan kontzertuetan. Era berean, Pueri Cantoresek antolatutako Nazional eta Nazinoarteko ekitaldi batzuetan parte hartu dabe: Bartzelonan, Salzburgon, Lyon, Friburgo eta Colonia uriburuetan abestuz.



Datozen egun eta hilebeteotarako egitaraua:


- Bagilaren 23an eta 24an Madrilen.

- Bagilaren 30ean, Larrabetzun.

- Garagarrilaren 21ean, Algortan.
- Abuztuaren 17an eta 19an, Huescan, Santiagoko Katedraleko koruagaz.

www.zamudiokokamarakorala.eu

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu