Jokin del Amok irabazi dau Basque Research-en V. Tesi Saria

Bizkaie! 2007-06-20 02:00

Elhuyar Fundazinoak www.basqueresearch.com webgunearen bitartez antolatu dauen V. Tesi Sariaren irabazleak zeintzuk diran jakinarazo dau. Lehenengo saria Euskal Herriko Unibersidadeko Jokin del Amo Iribarren ikertzailearentzat izan da, ‘Nuevos marcadores tumorales: buscando las 7 diferencias’ izeneko lanagaitik.

Elhuyar Fundazinoak www.basqueresearch.com webgunearen bitartez antolatu dauen V. Tesi Sariaren irabazleak zeintzuk diran jakinarazo dau. Lehenengo saria Euskal Herriko Unibersidadeko Jokin del Amo Iribarren ikertzailearentzat izan da, ‘Nuevos marcadores tumorales: buscando las 7 diferencias’ izeneko lanagaitik.

Bigarren saria, PDA bat, unibersidade bereko Rosa Iglesias Perez matematikariak irabazi dau, ‘Welcome to the World of haptics for industrial applications’ tesiangaitik.

Aitamen berezia be EHUra joan da, Juan Jose Igarza Ugaldea ikertzailearen eskuetara, hain zuzen be. Igarzak landetxe baterako bi lagunentzako astegoieneko egonaldia irabazi dau ‘Eta orain, sinatu hemen mesedez’ izeneko lanari esker. Aurtengo sariketan 33 lan jaso dira, Nafarroako Unibersidadetik, Nafarroako Unibersidade Publikotik eta EHUtik eta guztiak www.basqueresearch.com gunean irakur daitekez.

Irabazlearen tesia pankrea-minbiziaren ingurukoa da. RNAtik abiatuta, minbizi-mueta hori diagnostiketako markatzaile batzuk garatu ditu Del Amok. Izan be, tumore-zelula horreetan gertatzen dan RNA sintesia eta ondorioz, proteinena ez da zelula normaletan gertatzen danarena lakoa. Beraz, tumore-zelulen eta zelula normalen RNAk konparaukeran desbardintasunak zelan identifikau dituan kontetan dau, zazpi desbardintasunen jokoa gogora ekarriz. Lan horregaitik, ordenagailu eroangarri bat jaso dau Jokin del Amok, Sistek Informatika y Microsistemas etxearen laguntzinoari esker.

Bigarren sariari jagokonez, Rosa Iglesias Perez matematikariak mundu haptikoa jorratu dau, ukimenaren mundua, hain zuzen, eta zentzumen hori erabilten dauen teknologiaren inguruko lana egin dau. Lan horregaitik, PDA bat jaso dau Rosa Iglesiasek, Eroski Kooperatiba Alkarteari esker.

Azkenik, aurtengo aitamen berezia euskeraz aurkeztutako lan onenari emotea erabagi dau epaimahaiak, izan be, aurtengo lehiaketan ez dira asko izan euskerazko lanak, eta alderdi hori sustatzeko asmoz hartu dau erabagia. Euskarazko lanik onena ‘Eta orain, sinatu hemen mesedez’ izan da. Bilboko Injineruen Goi Eskolako (EHU) Juan Jose Igarza Ugaldea doktoreak sinadurak ikertu ditu lan horretan. Askotan erabilten dira sinadurak identifikazino legez, eta Igarza doktoreak sinadura horreen kautotzea zelan egin daitekeen ikertu dau. Lan horri esker, bi lagunentzako astegoien baterako egonaldia jaso dau landetxe batean, Nekatur alkartearen eskutik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu