Maddi Oihenartek Madrilen joko dau garagarrilaren 21ean

Bizkaie! 2007-06-21 02:00   Musikea

Kantari zuberoarraren kontzertua 'Los Veranos de la Villa' izeneko musika jaialdian izango da, Patio del Conde Duque aretoan, 21:30ean.

Maddi Oihenart kantari zuberoarrak Madrileko ‘Los Veranos de la Villa’ izeneko musika jaialdian parte hartuko dau. Ekitaldia garagarrilaren 21ean izango da Patio del Conde Duque aretoan, 21:30ean.

Elkar diskoetxeko iturriek jakinarazo daben legez, Oihenartek zuzenean aurkeztuko dau ‘Hari biru’ bere azken diskoa. Ostean, Teresa Salgueiro portugaldar abeslariak joko dau.

‘Zuzeneko emonaldiak, diskoak legez, bihotzetik atrapetan dau entzulea, kantearen eraginez sentipen bizigarriak azalerazoz’, dinoe diskoetxeko arduradunek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu