Euskera eta euskal kulturako ikastaroak emongo ditue Txileko lau unibersidadetan
2007-06-20 02:00 Euskaldunak munduanEusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Txileko lau unibersidadeakaz (Santiagoko Universidad Nacional, Valparaisoko Universidad Nacional, Santiagoko Universidad Pontificia eta Valparaisoko Universidad Pontificia) euskera eta euskal kulturearen ezagutza sustatzeko indarrean diran alkarlan-hitzarmenak jarraitzeko baimena emon deutso Kultura Sailari.
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Txileko lau unibersidadeakaz (Santiagoko Universidad Nacional, Valparaisoko Universidad Nacional, Santiagoko Universidad Pontificia eta Valparaisoko Universidad Pontificia) euskera eta euskal kulturearen ezagutza sustatzeko indarrean diran alkarlan-hitzarmenak jarraitzeko baimena emon deutso Kultura Sailari.
Hitzarmen honeen bitartez, orain lau ikasturte hasitako euskera eta euskal kultureari buruzko ikastaroek jarraipena izango dabe aurtengo ikasturtean Txileko lau unibersidade horreetan.
Eusko Jaurlaritzearen Kultura Sailak bultzaturik, euskera eta euskal kulturearen lektoradoak sortu dira Europa eta Amerikako hainbat unibersidadetan, Etxepare Euskal Institutuaren garapenaren bidean; Eusko Legebiltzarrak joan dan apirilaren 20an onartu eban Etxepare Euskal Institutuaren sorrera legea.
Txileko Santiagon eta Valparaisoko lau unibersidade horreetan eskaintzen diran ikastaroak aitzindari izan dira. Ikasturte honetan (Txilen ikasturteak urteagaz lotzen dira) igazko emoitzak hobetzea espero da; igaz 300 lagun baino gehiago ikaskide izan ziran euskera eta euskal kulturako ikastaroetan.
Gaur egun, Amerika eta Europako bederatzi herrialdetako 17 unibersidadetan eskaintzen ditue euskera eta euskal kulturearen irakaskuntzak eta Amerikako Estadu Batuetako, Argentinako eta Mexikoko beste bost unibertsidadetan horren atarian dira; azkenik, beste 31 unibersidaderen eskaerak aztertzen ari dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!