Eusko Jaurlaritzeak 514.000 euro emongo ditu euskerazko liburugintzea sustatzeko
2007-06-20 02:00 Euskerea berbagaiEuskerazko liburugintzea sustatzera zuzenduriko deialdi honetara, hezkuntza-liburuak eta erreferentziazko liburuak (entziklopediak eta antzekoak) ez eze, euskeraz produzidutako beste liburu batzuk be aurkeztu leikiez argitaletxeek.
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Kultura Sailak aurkeztutako euskerazko liburugintzea bultzatzeko deialdia onartu dau, 514.000 eurogaz hornidua. Sustapenerako deialdi honen bitartez euskerazko liburugintzea bultzatu nahi da.
Euskerazko liburugintzea sustatzera zuzenduriko deialdi honetara, hezkuntza-liburuak eta erreferentziazko liburuak (entziklopediak eta antzekoak) ez eze, euskeraz produzidutako beste liburu batzuk be aurkeztu leikiez argitaletxeek.
Jasotako diru-laguntzinoaren truke, argitaletxeek liburu bakotxeko 300 ale jarriko ditue Kultura Sailaren esku eta honek Euskadiko Liburutegi Sarean banatuko ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!