Baron Rojok Bilboko kontzertua grabauko dau 25. urteurreneko CDa eta DVDa atarateko

Bizkaie! 2007-06-20 02:00   Musikea

Abuztuaren 23an izango da kontzertua Bilboko Botika Zaharrean, Aste Nagusiko ekitaldien barruan. Talde beteranoaren hamaseigarren diskoa izango da, igaz Ultimasmentes lana kaleratu ostean.

Bilboko Aste Nagusian, abuztuaren 23an, Botika Zaharrean emongo dauen kontzertua grabau eta CD eta DVD euskarrietan kaleratuko dau Baron Rojok.

Espainiako heavy metalaren erreferentziazko taldeak 25 urte bete ditu eta, hori ospatzeko, zeozer berezia egin gura dau. Urte horreetan jasotako irudiez eta soinuez gan, abuztuan Bilbon emongo daben kontzertua grabauko dabe, ostean zaleei CD eta DVD euskarrietan eskaintzeko.

Azken diskoa, hamabosgarrena, Ultimasmentes izenburupean kaleratu eben igaz. Lehenengoa, Larga vida al rock & roll, 80. hamarkadan atara eben. Tartean, kontzertu ugari eskaini ditu eta nazinoarteko hainbat kontzertutan izan dira.

Carlos de Castro, gitarrea eta ahotsa; Armando de Castro, gitarrea eta ahotsa, Ángel Arias bajua eta koroak eta José Martos, bateria jolea, dira gaur egun Baron Rojo bandako kideak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu