Ken Zazpik zemendian atarako dau laugarren diskoa
2007-06-20 02:00 MusikeaEuskal Herriko pop-rock talderik ezagunenetarikoa irailaren 3an hasiko da kanta barriak grabetan. Nahasketea eta masterizazinoa Los Angelesen (AEB) egingo dabe, Rafa Sardina bermeotarraren estudioan.
Ken Zazpi taldearen disko barriak zemendiaren 10ean ikusiko dau argia Oihuka diskoetxearen eskutik. Euskal Herriko pop-rock talderik ezagunenetarikoa irailaren 3an hasiko da kanta barriak grabetan Donostiako Elkar estudioan.
Produkzinoa Los Angelesen (AEB)
Grabazinoa Donostian egin ostean, taldekideak urrian Los Angelesera joango dira nahasketa eta masterizazino lanak egitera. Diskoaren produkzinoa mundu mailako produktorerik ezagunenetarikoaren esku itxi dabe: Rafa Sardina. Bermeotarra izan arren, Sardina Los Angelesen bizi da eta han After Hours izeneko estudioa dauka.
Rafa Sardinak oso bezero ezagunak ditu. Bere estudioan grabau ditue kantak, besteak beste, Luis Miguel (zazpi disko), Macy Gray, Angie Stone, Stevie Wonder, Sheryl Crow eta Alejandro Sanz artistek. Produzidutako lan horreek 10 Grammy Sari lortu ditue eta soinu-injineruaren Grammy Saria be jaso dau Alejandro Sanzen diskoagaitik.
Kontzertuak
Ken Zazpi taldeak diskoa atara eta segiduan ekingo deutse zuzeneko kontzertuei. 2008ko maiatzera arte areto nagusienetan joko dau eta, ondoren, Euskal Herriko hainbat lekutan izango da. Katalunian be zeozer berezia egitekotan dabiz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!