Zornotzan, musikea eta jai giroa nagusi Haizetara festibalagaz
2007-06-18 02:00 MusikeaIgazko arrakastea ikusita, aurtengo edizinoa (bagilak 22-24) nobedadez jantzita dator baina errepetiduko diran ekitaldiak be badagoz, bigarren eskuko musika tresnen azokea, berbarako. Azoka horretan, musika tresna onenari saria emongo deutse.
San Juan suez gan, hainbat ekitaldi izango dira Zornotzan
Aurten, lehenengoz, Kanadatik eta Ameriketako Estadu Batuetatik etorriko dira taldeak. Vancouver-eko (Kanada) The Carnival Band, Bruselako (Belgika) Alimentation Generale, Florentziako (Italia) Camillocromo, Pariseko (Frantzia) No Water Please, Coimbrako (Portugal) Dixie Gringos, Gironako La Banda del Surdo, Baionako Old School Funky Family, Durangoko Amama Luisa Brass Band eta Brooklyneko (New York, AEB) Hungry March Band izango dira Zornotzako kaleak animetan eta euren artean lehiatzen lehenengo saria lortzeko. Edizino honetan, Jo Bithume talde frantziarreko zuzendari eta Angerseko (Frantzia) Kaleko Arte Jaialdiko zuzendari Pierre Dolivet izango da epaimahaiburua. Irabazleak 9.000 euroko saria lortuko dau. Aldi berean, lehiaketa honetan publikoak be zeresana izango dau eta 4.000 euroko saria emongo deutso talde onenari. Nobedade legez, aurten, parte hartzen daben musikarien arteko tresna jolerik onenarentzako sari berezia izango da, 1.000 eurokoa.
Zapatuan, bagilak 23, goizeko hamaiketatik hiruretara eta arratsaldeko lauretatik zortziretara bitartean, bigarren eskuko musika tresnen azokea izango da Zelaieta zentroan. Aurten, ganera, musika tresna egileen (luthier) erakusketea be izango da.
Musika tresnen erosle eta saltzaileen artean hartu-emonak erraztu eta tresnak erosi aurretik probau gura dabezanentzako leku egokia izango da Zornotza.
Luthier-en erakusketeari jagokonez, gitarrak, txalapartak, albokak, gaitak, txirulak, perkusinoa eta, oro har, musika tresna tradizionaletan espezializautako bederatzi aditu izango dira, publikoari musika tresnak zelan egiten diran erakusteko. Ganera, tailerrak eta musikoterapia gunea be izango dira.
Talde ingelesaren jatorria eta ibilbidea ezagutarazoteko, bagilaren 21etik garagarrilaren 12ra bitartean, Zelaieta Zentroan erakusketea izango da ikusgai. Liburu, disko, film, erreportaje eta beste hainbat material erakutsiko dira han, Beatles-ek egindako ibilbidea gogoratzeko.
Lehiaketeak irauten dauen egunetan, herri jai giroa sustatzeko asmoz, herriko musika taldeek (txistulariak, trikitilariak, rock taldeak...) kalean ibilteko aukerea izango dabe. Aurten, lehiaketa ofizialetik kanpo, Off gunea antolatu da Cecilia Gallarzagoitia eta Sabino Arana oinezkoentzako kaleetan. Bertan, aldez aurretik izena emon ostean, antolatzaileek aukeratutako musika taldeek euren lanak erakutsiko ditue.
Musikeaz gan, garagardaoa eta sagardaoa be izango dira errege Zornotzan, horretarako berenberegi jarriko diran kaleko karpei esker.
Nazinoartetik etorritako taldeak be bai
Bigarren eskuko musika tresnen II. azokea
‘The Beatles’ erakusketea
Herri musikea eta Off gunea
Gastronomiak be izango dau lekutxua
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!