Europako Musika Egunak 60 talde batuko ditu Bilbon
2007-06-19 02:00 MusikeaKontinente zaharreko hainbat uritan legez, Bilbon be ospatuko da Europako Musika Eguna, Musikeguna’07, bagilaren 21ean. Sasoi eta estilo danetako musikea izango da Bizkaiko uriburuko kaleetan, 60 musika talde baino gehiagogaz eta uriko ia auzo guztietako 17 eszenatokitan.
Kontinente zaharreko hainbat uritan legez, Bilbon be ospatuko da Europako Musika Eguna, Musikeguna’07, bagilaren 21ean. Sasoi eta estilo danetako musikea izango da Bizkaiko uriburuko kaleetan, 60 musika talde baino gehiagogaz eta uriko ia auzo guztietako 17 eszenatokitan. Aurtengoa Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailak ekimen hau martxan jarten dauen zazpigarren aldia da eta, oraingoan be, musikari profesional eta hasibarrien, musikazale ezezagunen, musika-eskola eta eskoletako ikasle eta irakasleen laguntzinoa izango dau.
Europako Musika Egunaren ospakizuna ekitaldi herrikoia izango da, han eta hemen. Danetara, 11 orduz izango da musikea etenik barik. Ganera, aldi berean baina eszenatoki diferenteetan izango dira ikuskizun asko. Horri guztiari Bilboko kaleetatik kalejiran joango diran bost banda gehitu behar jakoz.
Guztira 62 kontzertu antolatu dira, musika klasikotik rockera, pop, jazz, ska edota hip-hopa, abesbatzak eta beste hainbat estilo jorratzen dituenak. Edizino honetan, euskal folkloreagaz batera, Brasileko edo Andeetako musika interpreteak, Afrikako perkusino talde bat eta talde afro-arabe bat be izango dira. Eszenatoki finkoetan 15 euskal musikari ezagunen izenak izango ditue eta, aurten, Pau Casals katalana be gehitu da izendegi horretara. Deustuko, Zurbaranbarriko, Otxarkoagako, Santutxuko, Begoñako, Zazpikaleetako, Abandoko, Indautxuko, Errekaldeko eta Zorrotzako plaza eta parkeetan jarriko dira eszenatokiak.
Europako Musika Egunari hasierea emongo deutson kontzertua Udal Musika Bandearen esku etorriko da Areatzako kioskoan eguerdiko 12etan. Egunari amaierea Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Abesbatza Alkarteak emongo deutse Maite Aurrekoetxearen zuzendaritzapean, gaueko hamarretatik aurrera Plaza Barrian Mozart, Dvorak, Strauss, Brahms, Rossini eta Guridiren obrez osotutako programeagaz.
Aurtengo barrikuntza nagusiena Doña Casildako parkean egongo da. Musika egitura erraldoi desbardinak jarriko ditue, kariloiak, lira handiak, gurpil musikalak eta beste tramankulu asko.
Asmakizun musikalak Doña Casilda Parkean
Musikari profesionalakaz batera, Musika Egunean Bilboko ikastegi nagusietan musikea ikasten daben ikasleek aukera parebakoa izango dabe euren lanak erakusteko. Bilbao Musika Eskoleak, Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioak, Artebik, Bedmar Kontserbatorioak, Jazz Bai Musika Modernoko Eskoleak, Juventudes Musicales-ek eta Muzzik Musikako Ikastegiak hartuko dabe parte ekimenean.
Aukerea musikari barrientzako
Europako ospakizuna
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!