Izar ugari Bilbao BBK Live 2007an

Bizkaie! 2007-06-19 02:00   Musikea

Bilbao BBK Live 2007 jaialdiaren bigarren edizinoa Kobetamendin izango da bagilaren 21, 22, 28 eta 29an eta, besteak beste, Iron Maiden, Metallica, Red Hot Chili Peppers, Fito & Fitipaldis, Berri Txarrak, Fermin Muguruza, Incubus, Fishbone eta Within Temptation talde ospetsuek hartuko dabe parte.

Bilbao BBK Live 2007 jaialdiaren bigarren edizinoa Kobetamendin izango da bagilaren 21, 22, 28 eta 29an eta, besteak beste, Iron Maiden, Metallica, Red Hot Chili Peppers, Fito & Fitipaldis, Berri Txarrak, Fermin Muguruza, Incubus, Fishbone eta Within Temptation talde ospetsuek hartuko dabe parte.

Haize zabaleko kontzertu eta kanpaleku guneek 110.000 metro koadru baino gehiago hartuko ditue lau musika-egunetan eta igaz jaialdian izandako 43.616 lagunen kopurua bikoiztea espero dabe antolatzaileek.


Egitaraua

- Bagilaren 21ean, Iron Maiden, Mastodon, Wihitn Temptation, Juliette & The Licks, Stone Sour, Lauren Harris, Blood Simple eta Vhäldemar taldeek joko dabe.

- Bagilaren 22an, Red Hot Chili Peppers, My Chemical Romance, Fishbone, Fermin Muguruza & The Afrobasque, Kula Shaker, Billy Talent, Berri Txarrak eta One Direction Drive taldeen txandea izango da.

- Bagilaren 28an, Fito & Fitipaldis, Los Ronaldos, Muchachito Bombo Infierno, I Love Ufo, The Ellas, Maceo Parker, New York Dolls eta Non.

- Bagilaren 29an, Metallica, Nebula, Bullet For My Valentine, Idi Bihotz, Laia, Zico Chain, The (International) Noise Company, Incubus eta Biok taldeek hartuko dabe parte.


Sarrerak

Martiaren 30ean jarri zituen salgai eta oraindino eskuragarri dagoz hainbat salmenta lekutan eta BBK-ren orotariko kutxazainetan.

Lau egunetarako bonoak 180 euro balio dau, 21erako eta 22rako bonoak 110 euro, eta 28rako eta 29rako bonoak, barriz, 90 euro. Egun bakotxeko sarrerei jagokenez, 65 eurotan jarri ditue salgai, bagilaren 28koa izan ezik, hori 35 eurotan jarri dabelako. Horrezaz ganera, kontzertu egunean be sarrerak erosi ahal izango dira leihatilan bertan.

Non dago Kobetamendi?

Garraiobide publikoa erabilita bakarrik heldu daiteke Bilbao BBK Live jaialdiaren kontzertu-eremura. Bilboko Termibusetik, dobako autobus zerbitzua (joan-etorriak) egongo da Kobetamendiraino. Geltokia kontzertu-eremutik 80 metrora dago. Autobus zerbitzua 24 ordutan egongo da eta puntako orduetan autobus gehiago jarriko ditue.

Beste alde batetik, 5 euro pagauta Bilbao Exhibition Centre erakustazokan itxi daiteke kotxea eta handik Kobetamendira autobus zerbitzua eskainiko dabe.

www.bilbaobbklive.com/euskera

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu