‘Amore bi eta ... gehiago’: 2008ko Ibilaldia Zornotzan

Bizkaie! 2007-07-05 02:00   Euskerea berbagai

Gaur aurkeztu dabe 2008ko maiatzaren 25ean Zornotzan egingo dan Ibilaldia. Hogeitamargarren edizinoa izango da eta Zornotzako Andra Mari Ikastoleak antolatuko dau.

Gaur aurkeztu dabe 2008ko maiatzaren 25ean Zornotzan egingo dan Ibilaldia. Hogeitamargarren edizinoa izango da eta Zornotzako Andra Mari Ikastoleak antolatuko dau. Aurkezpen ekitaldian, David Latxaga, Zornotzako alkatea, Manu Aurrekoetxea,Bizkaiko Ikastolen Alkarteko zuzendaria eta Itxaso Gerediaga, Andra Mari Ikastolako zuzendaria izan dira.


Zornotzako Andra Mari Ikastolea

Andra Mari ikastoleak joan dan abenduan ospatu dau bere 40 urtemugea, eta orain 20 urte, 1987an antolatu eban lehenengoz Ibilaldia. Gaur ia 400 ikasle ditu. Ikastola ‘beteranoa’ da, esperientzia luzea dakarrena, baina sasoian dago, eta Ibilaldiagaz plazaratuko dau gaztetasun hori.


Ibilaldiaren helburuak

1.- Ikastolea erabat herrikoia da, Zornotzan eta inguruan txertatuta dago, eta hori urteko une desbardinetan adierazoten da. Ikastola barruan ez eze herriari begira eta bere bizitzan parte hartuz gauzatzen dau bere hezkuntza-proiektua.

Ibilaldigaz Ikastolea bizirik dagoala erakustea ada asmoa; 40 lehenengo urteak oparoak izan dira, eta bide horri eutsiko deutsie.

2.- Matrikulazinoa gorantz doa, bigarren lerroa gorpuzten doa eta Ibilaldiaren etekinak bigarren lerro hori aurrera eroateko behar diran baliabideak eskuratzeko erabiliko dira.


'Amore bi eta ... gehiago'

2008ko Ibilaldirako aukeratutako logoa eta bere mezua, leloa, bat dira. Alde horretatik originalak izatea zan asmoa, baina esan beharrekoa erraz identifiketako moduko irudi baten bidez esatea.

'Gurasook ikastolara umeak eroaten doguzanean, gure amore handi bi konpartiduten doguz; batetik gure seme-alabok (ondasunik preziatuena), eta bestetik, euskerea, gure kultuera. Gero beste batzuk be badoguz...

Bihotza ez da bakarrik maitasunaren ikur: Ikastoletan sorreratik bihotzagaz funtzionau dogu (burua ahaztu barik), eta beti be bihotzez egin dogu guztia eta gaur egun bardin. Konpromiso bizia, ezarritako helburua lortzeko borondate sendoa. Bihotzezko nahia.

Eta gizartearen euskalduntze prozesuan, irakaskuntza munduari jagokonez, ikastolok ‘bihotza’ izan gara eta, oraindino be, gara'.


Ibiladia

Ibilaldia Bizkaiko Ikastolen jaia da. 1970eko hamarkadearen azken urteetan ikastolen mobimentua nabarmen sendotu eta egituratu zan, izan be, ikastola barriak sortu eta abian egozanak nabarmen hazi ziran. Testuinguru honetan sortu ziran ikastolen aldeko jaiak. Lehenengo Ibilaldia Uribe Kostako Ikastolek antolatu eben Getxon 1978. urtean. 1980tik aurrera Ibilaldia urteroko hitzordua bihurtu da euskaltzale guztientzat. Urteak joan eta urteak etorri Ibilaldiak bere sortzeko arrazoiei eusten deutse: Bizkaiko Ikastolen jaialdia izatea, Ikastolaren Hezkuntza Proiektua ezagutzera emotea eta erronka barriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu