Gari, Jabier Muguruza, Mikel Laboa, Oskorri eta Antton Valverderen diskoak kaleratuko ditu udagoienean Elkarrek

Bizkaie! 2007-07-10 02:00   Musikea

Gari, Hertzainak taldeko abeslari ohiak irailaren 27an kaleratuko dau ‘Esperantzara kondenatua’ izenburuko bere laugarren barkarko diskoa. Fran Iturbe gitarra-joleak zaindu ditu produkzino artistikoaren zehetasunak. Garik melodia atseginak eta zabalak egin ditu erritmo zehatz eta sendoen gainean.

Gari, Hertzainak taldeko abeslari ohiak irailaren 27an kaleratuko dau ‘Esperantzara kondenatua’ izenburuko bere laugarren barkarko diskoa. Fran Iturbe gitarra-joleak zaindu ditu produkzino artistikoaren zehetasunak. Garik melodia atseginak eta zabalak egin ditu erritmo zehatz eta sendoen gainean.

Jabier Muguruzak ‘Konplizeak’ atarako dau. Irungo artistearen bederatzigarren diskoa urriaren 11n izango da kalean. Muguruza Elkar diskoetxera bueltau da, bere lehen hiru diskoak kaleratu zituan zigilura, hain zuzen. Bakarkako ibilbidearen hasieratik Muguruzaren musikeak intimismorako joerea izan dau eta ezaugarri horri eusten deutso lan honetan bee, denporeak emoten dauen heldutasunak eta zihurtasunak bermaturik. Diskoa grabetako ondoan izango ditu Angel Unzu (musika-zuzendaria) eta Mireia Otzerinjauregi (ahotsa), eta kolaboratzaile bikainak izango ditu: Martirio eta Duquende.

Bestalde, Oskorrik ‘Pub Ibiltaria XI’ kaleratuko dau urriaren 18an. Euskal herri-kantuen ondarea ezagutzera emon eta berpopulizetako asmoz Oskorri talde beteranoak ‘Pub Ibiltaria’ sailaren hamaikagarren alea plazaratuko dau.

Antton Valverdek, barriz, ‘Hamabi amodio kanta - 12 chansons d'amour du Pays Basque’ lana argitaratuko dau urriaren 25ean. Charles Bordes frantses konpositoreak XIX. mendearen amaieran batu eta landu zituan Iparraldeko 12 amodiozko kantu herrikoi batu ditu, gaur egun Pariseko liburutegi nazionalean gordeten diranak.

Lan monografiko hau, doinuan zein gaian be, Euskal Herriko izaerwaren isla izanik, bere horretan jaso nahi izan dau Elkarrek, ‘erakargarria ez eze, gure oroimenaren dokumentazinorako be baliogarria izango dan segurantzan. Are gehiago, Antton Valverde lako kantari kuttun, klasiko eta ezagun baten ahotik etorrita’, azaldu dabe. Musikearen moldaketak Karlos Gimenezen lana izan dira.

Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazo ospetsuek be lan barria izango dabe udagoienean. ‘Sudur gorria’ zemendiaren 8an izango da kalean, joku dibertigarri, irudimen xamur eta mezu baikorrez beterik.


Laboaren ‘Lekeitiokoak’

Bestalde, Mikel Laboa euskal kantagintzearen aintzindari enblematikoenaren diskogintzan eguneratu barik egoan ‘Lekeitiokoak’ diskoa CD formatora egokitzea ezinbesteko lana zan Elkarrentzat. ‘Alde batetik, ha zalako euskarri barrira egokitzeko falta zan bakarra eta, bestalde, 'Lekeitioak' konzeptuaren azpian Mikel Laboaren esentziarik berezkoena gordeten dalako, bere mundu imaginarioa, imitauezina eta oraindino be erabat barrizalea eta trasgresorea dana’, azaldu dabe.

Egokitze lan honetan, 1988. urtean LP bikotxeko formatoan kaleratutako lanez gan, haren aurreko eta geroko diskoetan agiri diran ildo bereko kantu figuratibo esentzialenak batu nahi izan ditu artisteak, zeozelan bere sorkuntzarik intimoena bateratu eta dokumentatu nahian. Beti ondoan izan dituan Jose Luis Zumeta eta Bernardo Atxaga bidaia-lagun ditu bilduma honetan be, Laboaren uniberso joria interpretetako ekarpen ederra eginez. Aurkezpena zemendiaren 22an izango da.

Amaitzeko, pasa dan urtean ‘Txikia izanik...’ izenburuko umeen kantu-bildumearen arrakasta izaugarria ikusirik, lan haren osogarri legez bilduma erakargarria aurkeztuko dau Elkarrek aurten be ‘Handitzen handitzen’ izenpean. Aurreko lanean bezela, hainbat egilerengandik heldu jakezan ume-kantu honeek umea bere osotasunean atrapetan eta erakarten dabe jolastera, abestera eta ikastera gonbidatuz. Zemendiaren 30ean izango da kalean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu