Delaware Choral Scholars abesbatzak irabazi dau Sari Nagusia

Bizkaie! 2025-11-03 07:40   Musikea

56. Tolosako Abesbatza Lehiaketan.

Paul D. Head estatubatuarrak zuzendutako Delaware Choral Scholars abesbatzak Kutxaren Sari Nagusia jaso dau. Beraz, hurrengo urtean (2026ko apirilaren 18an), Esloveniako Mariborren egingo dan Abesbatza Kantuaren Europar Sari Nagusian parte-hartzeko aukerea izango dabe.

Horrezaz gan, estadubatuarrek hiru sari gehiago irabazi ditue: Euskal abesti baten interpretazino onena eta polifonia saileko eta folklore saileko lehenengo sariak.

Ondoko honeek izan dira epaileak: Basilio Astulez (Euskal Herria), Enrique Azurza (Euskal Herria), Aira Birzina (Letonia), Ambroz Copi (Eslovenia), Paud D. Head (Estatu Batuak), Bengt Ollén (Suedia), Oleksiy Shamrytskyi (Ukraina), Bernie Sherlock (Irlanda) eta Dario Tabbia (Italia). 

Sariak

- Kutxaren Sari Nagusia: Delaware Choral Scholars (AEB).
- Euskal abesti baten interpretazino onena: Delaware Choral Scholars (AEB).
- Entzulegoaren saria: Sonat Vox (Alemania).
- Ahots taldeak – Musika erlijiosoa.

  • Lehenengo saria: Svanholm Singers (Suedia).
  • Bigarren saria: Sonat Vox (Alemania).
  • Hirugarren saria: En Kör (Suedia).

- Ahots taldeak – Musika profanoa.

  • Lehenengo saria: En Kör (Suedia).
  • Bigarren saria: Sonat Vox (Alemania).
  • Hirugarren saria: Svanholm Singers (Suedia).

- Ganbera abesbatzak – Polifonia.

  • Lehenengo saria: Delaware Choral Scholars (AEB).
  • Bigarren saria (ex aequo): Yumecan Choir (Japonia) eta Youth Choir Balsis (Letonia).
  • Hirugarren saria: Choir of Detmold University of Music (Alemania).

- Ganbera abesbatzak – Folklorea.

  • Lehenengo saria: Delaware Choral Scholars (AEB).
  • Bigarren saria: Yumecan Choir (Japonia).
  • Hirugarren saria: Youth Choir Balsis (Letonia).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu