Dúo Borealek edegiko dau XVI. 'Mila musika haria'

Bizkaie! 2025-10-31 12:47   Musikea

Jaialdia, zemendiaren 7tik abenduaren 5era izango da. 

Bilboko Udalak atontzen dau gitarrak eta hari-instrumentuak protagonista dituan Mila Musika Haria kontzertu-zikloa. Jaialdiak, aurton, XVI. edizinoa beteko dau.

Kontzertuak Bertendona Institutuan egingo dira zemendiaren 7, 14, 21 eta 28an eta abenduaren 5ean. Saio guztietarako sarrerak, zemendiaren 21ekoa ezeze (doban), www.bilbaokultura.eus webgunean edo Bertendona Institutuan eskuratu ahal izango ditue, kontzertu bakotxa hasi baino ordubete lehenago, lekua bete arte.

Programazinoa

  • Dúo Boreal, Notas de ellas. Zemendiaren 7an, barikuan, 19:00retan.
  • Juan José Robles. Zemendiaren 14an, barikuan, 19:00retan.
  • Juan Crisóstomo de Arriaga XIII. Gitarra Lehiaketearen irabazleak. Zemendiaren 21ean, barikuan, 19:00retan.
  • Ana Crismán, Arpaora. Zemendiaren 28an, barikua, 19:00retan.
  • Peter eta Zoltan Kantona, Alhambra Inspirations. Abenduaren 5ean, barikuan, 19:00retan.

Mila Musika Haria Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoagaz bat dator. Plan horrek, beste proposamen batzuen artean, publiko eta entzuleen sorkuntzea eta fidelizazinoa sustatzen dau eskaintza kulturalen bidez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu