Alemaniako Sonat Vox taldea Getxoko Aste Koralari ekiteko
2025-10-30 07:46 MusikeaUrriaren 30ean, Algortako Muxikebarrin, 19:30ean hasita.
44. Aste Koralak munduko leku askotako ahotsak dakarskuz edozein hunkitzeko asmoz. Alemaniako Sonat Vox taldea izango da zikloari ekingo deutsona Errenazimentutik hasi eta gaur arteko musikea interpretauta. Yumecan Choir, Japoniatik dator eta edade guztietako 60 abeslari inguru batzen ditu, Naoto Aizawa zuzendari eta konpositore adituaren zuzendaritzapean. Getxoko Eskuz Esku abesbatzak emakumeei egindako omenaldi musikala aurkeztuko dau. Eta azkenik, Letoniako Balsis Youth Choir taldeak bere ahots gazteen energia argitsuagaz amaituko da Aste Korala.
Azken orduko aldaketak izan dira 44. Aste Koraleko programazinoan:
Urriaren 30eko eta 31ko saioetan kantau behar eben Sorpa il fume eta Skovoroda taldearen ordez, Alemaniako Sonat Vox eta Japoniako Yumecan Choir ibiliko dira, hurranez hurran.
Zikloaren kontzertu guztien ordutegia aldatu egin da: 19:30ean izango dira.
Aldez aurretik erositako sarrerak eta abonuak baliogarriak izango dira baina programazinoan egindako aldaketakaz ados ez dagozanek sarrerok erosteko gastautakoa bueltetako eskatu leikie abuztuaren 25etik aurrera Muxikebarriko leihatilan.
Kontuak ontu, Aste Koraleko 44. edizino honek munduko leku askotako ahotsak eskainiko deuskuz:
- Alemaniako Sonat Vox taldeak ekingo deutso zikloari urriaren 30ean, 19:30ean, Muxikebarrian
- Japoniako Yumecan Choir taldearen txandea urriaren 31n izango da.
- Getxo Eskuz Esku abesbatzak Con nombre de mujer. 25 años omenaldi musikala eskainiko dau zemendiaren 1ean.
- Letoniako Balsis Youth Choir Riga abesbatzak kantauko dau zemendiaren 2an.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
