UEUren udako ikastaroak Baionan eta Eibarren

Bizkaie! 2007-07-09 02:00   jardunaldiak

Udako Euskal Unibersidadearen udako ikastaroek jarraipena izango dabe gaurtik, garagarrilaren 9tik aurrera Eibarren eta Baionan. Gainera, Baionan egoitza barria izango dabe udako ikastaroek: Bernat Etxepare lizeoa, Ipar Euskal Herrian ikasketa guztiak euskeraz eskaintzen dituan lizeo bakarra.

UEUko iturriek azaldu dabenez, bost ikastaro egingo dira Baionako Bernat Etxepare lizeoan: Antzerki fisikoa; Irudiakaz marrazten, letrakaz marrazten; Kanta daigun!; Sexualidadea da gure izate osoa; eta Apiterapia: erleei esker osasuna.

Era berean, Fermin Arkotxa Euskal Ikasketetan lizentziadunak eta Historia Garaikideko doktoregaiak Agosti Xaho 1811-1858 eta euskaldunen hizkuntza: lehen ikuspegi bat irudiakaz izenburuko berbaldia eskainiko dau Baionako Elkar megadendako aretoan, gaur arratsaldeko 17:30ean. Bertara, Ipar Euskal Herriko hezkuntza, kulturgintza eta euskalgintzako hainbat eragile joango dira.

Baionakoez gan, Eibarren be ikastaroak eskainiko ditue asteon, sei hain zuzen be: Softwarearen lokalizazinoa; Eibarrek ba al dauka zer esanik energiaz eta kutsaduraz?; Nazismoa eta Islama vs. Sionismoa?; Bernard Aucouturierren psikomotrizidade praktiearen inguruan; Estetika naturaleko tailerra; eta Euskerearen merkatu balioa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu