Pet Shop Boys, Aste Nagusiko izarra
2004-08-27 00:00 Musikea
Unamuno Plazako ekitaldiak
Rock, punk rock, hardcore eta rock elektronikoko euskal taldeek Unamuno Plazan joko dabe.
Bilbaoko Aste Nagusiak lekua egingo deutse barriro euskal talde gazteei, eta pop, hardcore, rock, punk rock, metal edota rock elektronikoa jorratzen daben bandek jente ugarri batuko dabez Unamuno Plazan abuztuaren 14tik 21era bitartean.
Antolatzaileek estilo musikal desbardinen topagune bihurtu gura dabe Unamuno Plazea, eta euskal taldeen sustapena bultzatu, musikari profesionalen eta zaletuen arteko alkartrukea eta topaketea ahalbidetuz.
Unamuno Plazako kontzertuak arratsaldeko 20:00etan hasiko ...
Liburuak eskuko telefonoan
2004-08-27 00:00 sarean
Literaturearen azkena ikusiko dabe askok proiektu barri honetan. Eurak, barriz, kontrara pentsau dabe, eta Japonian liburuen salmenteak behera egiten dauala ikusita, liburuok eskuko telefonoetan eskaintzea erabagi dabe.
‘Deep Love’ izan da plazaratu daben lehenengo telefono bidezko liburua, eta 20 milioi persona inguruk irakurri dabe euren eskuko telefonoetan daborduko (Japoniak biztanle asko daukaz, bai, baina zenbakia oso altua dala ezin ukatu). Nobela erromantiko hau telefonoan irakurteko propio dago idatzita, eta euki dauan arrakastea ikusita, liburuaren editoreek formato normalean, hau da, paperean ...
Abuztua egiten
2004-08-27 00:00 Euskerea berbagai
Neuk autobusena sekula ez dot bizi izan (esan gura dot kartela ikustearena; autobusak sarritan hartu izan dodaz berandu... eta beti, ahal dala, bihar hartzeko intentzinoagaz!), ez dot neure esperientzia bidez ezagutzen, baina beste batzuk tokau izan jataz: El Corte Inglés etxean sartu ezkero, errez ikusi neban gauza danak taldeka batuta dagozala, lorategia kenduta. Bai, bai, lorategia etxe osoko solairu danatan dago. Eskailerak igo eta hantxe iminita dago: lehenengo landarea. Eta barriz igota: bigarren landarea. Landareak leku danatan. Eskerrak “planta baja ...
Mende erdia Quinoren marrazkiakaz batera
2004-08-27 00:00 txutxu-mutxuan
Erakusketeak, bada, filosofiarako jokerea daukan artista honen ibilbidea aztertzen dau eta, bitxikeria legez, 1954an “Esto es” aldizkarian argitaratu eutsiezan lehenengo binetak ikusi daitekez. Maitasuna, gerrea, zalpalkuntzea, paranoia, erlijinoa, psikoanalisia eta giza kontraesan asko be asko azaltzen dira ia munduko merkadu guztietan sartu ziran istorio txiker honeetan.
Salbuespenetariko batzuk Estadu Batuak eta Erresuma Handia izan ziran. Herrialde horreetako orduko argitaratzaileek pentsau eben Mafalda “lar sofistikatua” zala. Gabriel García Márquez Nobel saridunak, ostera, kontrakoa uste dau: “Mafalda eta Quinoren dosi batzuk konponbide ...
Monsieur Ibrahim et les fleurs du Coran
2004-08-27 00:00 Zinemea
60ko hamarkadako hasikeran, Parisen, Mendebaldeko Europan legez, bizitasun ikaragarria egoan. Dan-dana aldatzen ebilen eta uria kultur eta gizarte aldaketak agintzen ebazan energiaz bete zan.
Testuinguru honetan, behargin xumeen klaseko auzo baten, judu gazte batek, Momok (Pierre Boulanger), eta musulman zahar batek, Ibrahimek (Omar Sharif), ezagutuko dabe alkar. Momo umezurtzearen lagun bakarrak kaleko prostitutak dira, ondo be ondo esaten deutsienak eta “benetako maitasunagaz” tratetan dabenak. Momok jateko eta edatekoak erosten ditu Ibrahim jaun isil eta misteriotsuaren dendan; Ibrahimek gaztearen lagunik onena ...
“Sith-en errebantxea”, Izarretako gerrearen III. izenburua
2004-08-27 00:00 Zinemea
Hile honetan Starwars-en jarraitzaile amorratu eta sutsuek San Diegon egindako batzarrean, LucalFilms enpreseak pelikula honen izenburuaren publizidadea egiteko aprobetxau eban; jarraitzaileok harrera ezin hobea egin eutsien izenburuari, “jente guztiak dakian legez, onak, hau da, Jediak mapatik desagertu behar izango diralako III. ale honetan”.
Pelikulearen izenburua aurkezteaz ganera, George Lucas-ek Ryan Church-en apaingarrien diseinu lanak be aurkeztu ebazan, Wookies bizi diran basoaren marrazkiak erakutsiz; era berean, Anakin-en eta Obi-Wan Kenobi-ren arteko burrukearen eszena batzuk be ikusi ahal izan ziran, baina efektu ...
Petrolioa: prezioaren igoereak gure boltsikoak erre egiten ditu
2004-08-27 00:00 eretxia
Ez dira horreek arazo bakarrak. Ekoizle alternatibo diran ganerako herrialdeetan be, Venezuela eta Errusian, arazo politiko eto ekonomikoek urduritasuna eragiten dabe merkaduetan. Eta guzti hau gitxi bada, Estadu Batuetan findegi batek sua hartu dau.
Petrolioaren merkadua sensibilidade handikoa da, saldu eta erosten daben produktua estrategikoa dalako munduko ekonomiatan. Holan, zurrumurruek, aurreretxiek eta sensazinoek gora eta behera eragiten dabe prezioa. Ezelako jazoera berezirik barik petrolioaren prezioan aldaketak egoten badira, zeresanik ez horrenbeste barri txar pilatzen diranean.
Pedro Solbesek, Estaduko Ekonomi ministroak ...
Maria Altuna: 'zerbitzu integraleko zentrua da gurea'
2004-08-20 00:00 BarriketanArenalean BalendinEKIN
2004-08-20 00:00 BertsolaritzeaGu:-
Hiru urte luzeak
hiru urte labur
egin zenigunetik
betiko agur.
Urretxindorren kume
aritzaren ezkur
Euskaldun abertzale
zuzenaren ikur.
Itxaso eta lur
leize eta gailur
beti herritik hur
iraultzaile zihur
zergatik ezin zara
gugana bihur.
Balendin:-
Bere zeregina du
bakoitzak munduan
tokatzen den inguru
eta orduan.
Jokatu benetako
gizon ereduan,
damua alperrik da
gero, beranduan.
Guk egin genduan
ahal gendun moduan
heriotzak duan
eraman ninduan
baina espirituz naiz
zure onduan.
G:- KORRIKAn izan gara
bi aldiz gerora
ikusi nahi zindugun ...
Etenaldiak hartzidura alkoholikoan (II)
2004-08-20 00:00 Jan edanak
Etenaldi honeetan, urtenbide legez, muztioaren larregiko garbiketarik ez egiteko aholkua emoten da, edo bestela lohia gehitu, % 1 edo. Holan, koipe-azido insaturau kantidade bat gehitzen deutsagu legamiak hazten joateko, hartzidurarako behar dabena hain zuzen be. Honez gan, muztioa aireztatu egin behar da. Horretarako, tenperaturen kontrola derrigorrezkoa da hartzidura alkoholikoan. Amaitzeko, azido koipetsuak desagertarazo eta toxikotasuna kentzeko legamien azala erabili geinkela gogoratuko dogu.
Imanol Sarasola,
enologoa
Kuba (I)
2004-08-20 00:00 Bidaide
1.- Zer da Kubatik gehien gustetan jatzuna?
Dudarik barik, bertako jentea. Paisajea be zoragarria da, eta, uriek eta herriek be enkantu berezia daukie. Baina Kubatik erakargarriena kubatarrak eurak dira.
2.- Askotan esaten da kubatarrak alperrak dirala, bizimodu trankilekoak. Zelakoa da Kubako jentea benetan?
Egia esan, niri ez jataz orokortasunak gustetan. Kuban, leku danetan legez, danetarik dago. Bertako jentea alaia da, eskuzabala, imajinazino askokoa eta beti laguntzeko prest dagoana. Askotan alperrak dirala esaten da, bai, baina hori eurek denporea beste era ...
Txantajeak egiteko sasoi barriak teknologiari esker
2004-08-20 00:00 sarean
Bigarren istoriotxoa antzerako zeozer da: Paris Hilton, Hilton hotelen jaubearen oinordekoa da neskeak 2001. urtean, sasoi hareetan bere nobioa zan Rick Salomonegaz izandako “maitasun topaketa” bat grabau eben (zelango gauzak egiten diran!). Gero, maitasuna amaitu zanean eta bikotea banandu zanean, mutilari dirutxoa egiteko aukera polita zala otu jakon, eta pentsau eta egin! Bideoa Kaliforniako produktora pornografiko bati saldu eutson. Bideoa sarean zabaldu zan eta Paris Hiltonek, haserretuta, webgunea salatu eban, epaitegietara eroan eta 25 miloi euroko diru mordotxoa eskatu bere ...
‘Cracker’ bat kartzelaratzen daben lehenengo biderra
2004-08-20 00:00 sarean
Sortutako birus hau “troyano” familiakoa da: Troiako gudan legez, hangoan zaldia erabili bazan uriko harresiak pasau eta grekoek gudua irabazi egien, gaurko ordenadoreetan birusak “ateak” edegiten deutsoz asmatzaileari, beronek besteen informazioa ikusi, lortu, lapurtu edo borretako.
Gotzon Plaza,
informatikoa
Pablo Neruda euskeraz
2004-08-20 00:00 Kulturea
Horren ostean, 30eko hamarkadatik aurrera, Pablo Neruda konsul izan zan Indiako herrialde batzuetan, eta lan horrek Espainiara eroan eban gero, 1934 eta 1938 urteen bitartean. 1941ean Txilek Mexikon eukan ordezkaria izatera heldu zan, eta 1945ean senaduko kide izentau eben Txilen. 1948an, senaduan bertan, “Yo acuso” testua irakurri eta Justizia Epaitegiak Neruda atxilotzeko agindua emon eban. Ordutik aurrera, Neruda ostenduta bizi izan zan, eta garai horretan idatzi eban “Canto General”, bere libururik garrantzitsuena, autorearen berbetan.
1952an, atxilotzeko agindua bertan behera geratuta ...
Suaren Lurraldearen ganean eta barruan
2004-08-20 00:00 Euskaldunak munduan
Suaren Lurraldea
Izen poetikoa da Suaren Lurraldea. Esaten dabe hemendik pasetan ziran barkuko marinelek su txikiak ikusten ebiezala, eta holan zan, izan be, bertan bizi ziranen suak ziran. Horregaitik ei dauka izen hori. Munduko alderdi eder honetara be europarrak etorri ziran, bertokoak "zibilizau" guran. Lehenengoak inglesak izan ziran, kristautasuna zabaltzeko asmotan. Gaixotasunak oparitzeaz gan, erropak emon eta jantzi eragin eutsien. Hemengo jentea ez egoan ohituta erropak eroaten, eta euriak erropak busti eta gero kendu barik ibilten ebiezan. Halanda ze, asko ...
Azkena Rock 2004 Jaialdia
2004-08-20 00:00 Musikea
Esandako moduan, jaialdia irailaren 10 eta 11n egingo da, bariku eta zapatuan. Egueneko kontzertua jaialdiaren atarikoa izango da, eta domekakoa Johnny Cashen omenez egingo dabe. Eguenekoan, The New York Dollsegaz batera, Five Horse Johnson eta The Last Vegas taldeek be joko dabe. Domekakoan, barriz, McGuinnegaz batera, The Screaming Cheetah Wheelis taldeko abeslaria dan Mike Farris be egongo da Azkena aretoan.
The New York Dolls taldea bananduta egoan, baina The Smiths taldeko kantari izandakoak, Morrisey-k, berriro be batzera bultzatu ditu taldeko ...
Ustezko bateraezintasun batzuk
2004-08-20 00:00 Jan edanak
Teoria hori segidu ezkero, gure elikatzeko modu tradizionaleko errezeta asko ezingo geinkez erabili; dietetika “ofizialaren” eretxiz, ostera, dieta mediterraneoaren bereizgarri diran errezeta honeek oso onak dira osasunarentzako. Berbarako:
- Armozutan ogia, galletak edo zerealez gan, laranja-zumoa hartzea.
Goizean frutea hartzeak bitamina eta mineralak emoten deuskuz eta ganera, oso garrantzitsua da eguneko lehenengo jatorduan frutea jatea.
- Arrozagaz ezingo geunke limoirik erabili eta hori sarritan egiten dan errezetea da, arrozari oso gustu ona emoten deutsolako. Gaur egun, oraindino ez da erakutsi bateraezinak diranik ...
Geletan hizkuntzen erabilerea, euskerearena batez be, indartzeko lorratzak (I)
2004-08-20 00:00 Euskerea berbagai
Bultzatu beharreko ikuspegi metodologikoari jagokonez, komunikazinoak izan behar dau irakaskuntza-ikaskuntzearen estrategia nagusia. Halanda be, komunikazino horrek baldintza batzuk bete beharko ditu hizkuntzearen eskuratzea eta erabilerea ahalbidetzeko:
1.- Komunikazino testuinguru aberatsa. Gela barruko edukin eta hartu-emonen inguru mugatutik harago joan behar da, hau da, bizitzako eremu guztietako esperientziak eskaini behar dira.
2.- Hizkuntzearen erabilera esanguratsua. Proposatutako ekintzen funtzionaltasuna, ikasleen behar eta interesei lotuta, hizkuntzearen egiazko tresna izaera eta ikasketa prozesuagaz koherentea dala asegurau behar dira.
3.- Kalidadeko interakzinoa. Irakasle-ikasleek alkarregaz eregitako ...
Kill Bill: Vol. 2
2004-08-20 00:00 Zinemea
"Kill Bill: Vol. 1" filmean hainbat eszenaren premina ez egoala ikusi bazenduen, sentsazino hori asko be agirikoa izango jatzue bigarren zati honetan. Ez da lehenengoaren baizen zoro eta bortitza, ez dauka aurrekoak adina indar. Ganera, larregi eta oreka barik erabili dira bape beharrezkoak ez diran alkarrizketa hantusteak eta ponpoxoak.
"Kill Bill: Vol. 2" pelikulea ez da zine mueta bat omentzeko bitartekoa; Tarantinok proposamena aldatu eta erritmoari eusten ez deutson askoz be kontakizun lasaiagoa egin gura izan dau, pelikulea drama merke ...
Fahrenheit 9/11
2004-08-20 00:00 Zinemea
Oraingoan, Michael Moorek Estadu Batuetako botere gunei eragiten deutsen gai bati oratu deutso. "Fahrenheit 9/11" filmean George W. Bush presidentearen aukeraketa eztabaidagarria hartu dau kontakizunaren abiapuntutzat. Horrela, Texaseko erdipurdiko petrolio gizona izatetik Estadu Batuetako presidentea izaterainoko ibilbidea aztertzen dau, Osama Bin Laden familiaren eta beraren aitaren arteko hartu-emon ilunak agirian ipiniz.
Era berean, 2001eko irailaren 11tik aurrera jazotakoa ikertzen da; horrela, argi eta garbi ikusten da Bush-en administrazinoak zelan erabili eban bere mesede politikorako Torre Bikien kontrako eraso lazgarria ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1731
1732
1733
1734
1735
1736
1737
1738
...
1793
1794
1795
1796
Hurrengoak ››
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa