Lobo Eléctrico eta Macarrada Kabiarock'07 musika jaialdian

Bizkaie! 2007-07-27 02:00   Musikea

Ekimena Kabia kultur alkarguneak antolatu dau, auzoan rock and rolla zabaltzeko asmoagaz. Igaz egin zan lehenengo edizinoa La leñera eta Maz Mon Kis taldeakaz. Aurten, barriz, Lobo Eléctrico eta Macarrada taldek parte hartuko dabe Bilboko San Inazion.

Tolosako Lobo Eléctricok eta Bilboko Macarradak joko dabe Bilboko San Inazio auzoko Kailejoian datorren astelehenean, garagarrilaren 30ean, Kabiarock'07 jaialdiaren barruan.

Ekimena Kabia kultur alkarguneak antolatu dau, auzoan rock and rolla zabaltzeko asmoagaz. Igaz egin zan lehenengo edizinoa La leñera eta Maz Mon Kis taldeakaz. Aurten, barriz, Lobo Eléctrico eta Macarrada taldek parte hartuko dabe Bilboko San Inazion. Rock and roll eztanda gaueko 22:00etan hasiko da.

Lobo Eléctrico Tolosako laukote rock and roll zalea da. Tortura Sistematika eta Rudio de Rabia hardcore banda mitikoetan ibilitako bi taldekide ohiek abiaturiko egitasmoa da. Zaldi elektrikoak hard rock doinuak jorratzen ditu eta zuzenekoak izerditsuak izaten dira oso. Gaur arte, bi erreferentzia grabau ditue: binilozko zazpi hazbeteko urdina, Beleza Malandra zigilu txikiagaz, eta iraupen luzeko diskoa, ¿Has visto al Lobo Eléctrico? Tolosako Bonberenea diskoetxeagaz.

Macarrada, barriz, MCD punk koadrila bilbotarraren errautsetatik jaiotako taldea da. Bandaren azken lana Mundialmente Conocidos izenburukoa da. Bandaren eraginak esanguratsuak dira: The Sex Pistols, Neurotic Outsiders, The Clash, Ramones, Led Zeppelin, The Beatles, AC/DC, Guns N' Roses, Buzzcocks edo Stiff Little Fingers, besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu