Urdaibai Euskadiko txapeldun

Bizkaie! 2007-08-01 02:00

Euskadiko arraun txapelketea Donibane Loitzuneko uretan jokatu da eta, lehenengoz, traineru bizkaitar batek eroan dau txapela.

Euskadiko arraun txapelketea Donibane Loitzuneko uretan jokatu zan garagarrilaren 31n eta, lehenengoz, traineru bizkaitar batek eroan dau txapela.

Bermeotarrak nagusitasun handiz irabazi eben, arraunean indartsu egin ostean.

San Miguel ligan be lehenengo dagoz, Oriotarrei lidergoa kenduta.

Orio bigarren izan zan, 18 segundora. Holan, talde biak izango dira Espainiako txapelketan.

Hondarribia izan zan hirugarrena eta Isuntza laugarrena.

Sailkapena

1. URDAIBAI 19:39,34
2. ORIO A.E. 19:57,91
3. HONDARRIBIA A.E. 20:02,61
4. ISUNTZA A.E. 20:22,69
5. AITA MARI A.E. 20:25,78
6. KAIKU A.K.E. 20:29,42
7. ONDARROA A.E. 20:55,21

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu