Bilboko Udalak 12.300 euro banatuko ditu Gabriel Aresti XXV. Ipuin Lehiaketako sarietan
2007-07-25 02:00 kulturbizBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Gabriel Aresti XXV. Ipuin Lehiaketarako jatorrizko lanak hartzeko epea zabaldu dau. Edozein nazionalidadeko egileek gai libre, argitarabako eta gehienez 15 orriko luzerako ipuinakaz parte hartzeko aukerea izango dabe. Epea 2007ko urriaren 31an amaituko da.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Gabriel Aresti XXV. Ipuin Lehiaketarako jatorrizko lanak hartzeko epea zabaldu dau. Edozein nazionalidadeko egileek gai libre, argitarabako eta gehienez 15 orriko luzerako ipuinakaz parte hartzeko aukerea izango dabe. Epea 2007ko urriaren 31an amaituko da. Gabriel Aresti XXV. Ipuin Lehiaketeak modalidade bi ditu: euskerazkoa eta gaztelaniazkoa. Modalidade bakotxak 4.100 euroko lehen sari bana eta 2.050 euroko akzesit bina daukaz.
Antolatzaileek adierazo dabenez, ipuinak hiru aletan aurkeztu beharko dira gutunazal zarratuan eta egilearen ezelako aitamenik barik, honako datuak bakarrik adierazota: ‘Gabriel Aresti XXV. Ipuin-Lehiaketea’, aukeratutako modalidadea (euskerazkoa ala gaztelaniazkoa) eta izenburua edo lema.
Barruan, beste gutunazal zarratu batean, aitatutako datu horreezaz gan, egilearen izena, abizenak, helbidea osorik, telefonoa, NAN zenbakia eta sinadurea jakinarazoko dira, baita zinpeko autorpena be narrazinoa orijinala dala, argitaratu bakoa, beste lehiaketa batean saritu bakoa eta ez dala itzulpena.
Xabier Altube aretxabaletarra euskerazko modalidadean, ‘Aldaera # 01’ ipuinagaz, eta Miguel Angel Sanchez Robles, jatorriz Murtziakoa, gaztelaniazko modalidadean, ‘Ojos de color ámbar’ ipuinagaz izan ziran Gabriel Aresti XXIV. Ipuin Lehiaketako irabazleak.
Lehiaketearen arauak Bilboko Udalaren web-orrialdean ikus daitekez: www.bilbao.net Epaimahaiaren erabagia webgune horretan bertan iragarriko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!