Hegaluze Astea Lekeition garagarrilaren 25etik 29ra

Bizkaie! 2007-07-25 02:00

Lea-Artibaiko Amankomunazgoak antolatuta, Hegaluze Astearen laugarren edizinoan, bost produktore izango dira datorren zapatuko (garagarrilak 28) azokan eta 700 kilo hegaluze banatuko dira erreta zein pintxotan.

Lea-Artibaiko Amankomunazgoak antolatuta, Hegaluze Astearen laugarren edizinoan, gaur, hilak 25, estropadak izango dira; Bizkaiko Traineru Txapelketea jokatuko da eta Euskadiko Txapelketarako lau txartel egongo dira jokoan. Arratsaldeko 19:00etan, lehen txandan Raspas, Deustua eta Busturialdea lehiatuko dira; bigarren txandan, Zierbena, Santurtzi eta Ondarroa eta, hirugarrenean, barriz, Urdaibai, Arkote, Isuntza eta Kaiku.

Bihar, garagarrilak 26, txakolin dastaketea iragarri dabe antolatzialeek eta egunik gogorrenak astegoienekoak izango dira. Barikuan, Lekeitioko tabernek hartuko dabe protagonismoa, izan be, 17 establezimendutan hegaluzez osotutako pintxoak eskainiko ditue eta, horrezaz gan, herriko jatetxeek be arrain honetan oinarritutako janariak eskainiko ditue.

Zapatuan, barriz, garagarrilaren 28an, Lea-Artibaiko bost produktore iznago dira goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00etara euren kontserbak erakusten. Goizean goizetik hasiko da arrantza lehiaketea eta goiz osoan euskal kostan arrantzatu daitekezan arrainen inguruko erakusketa panelak egongo dira ikusgai. Umeentzako jolasak be izango dira eta egunari amaierea emoteko 19:00etatik aurrera pintxo eta hegaluze errearen dastaketea izango da; ia 700 kilo banatuko ditue.

Domekan, marmitako txapelketea eta bazkari herrikoia izango dira Hegaluze Asteari amaierea emoteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu