Phnom Penheko kaleetan
2007-07-27 02:00 BidaideKalea ez da leku ederra biziteko. Baina kasu guztietan legez, lehen mailakoak, bigarrenekoak eta hirugarren mailako kaleak dagoz. Kanbodiako uriburuko kaleak, barriz, 3. mailakoak baino eskasagoak diran arren, ganezka dagoz, 75.000 lagunetik gora bizi dira kalean eta horreetatik 20.000 inguru 12 urtetik beherakoak dira.
Kalea ez da leku ederra biziteko. Baina kasu guztietan legez, lehen mailakoak, bigarrenekoak eta hirugarren mailako kaleak dagoz. Kanbodiako uriburuko kaleak, barriz, 3. mailakoak baino eskasagoak diran arren, ganezka dagoz, 75.000 lagunetik gora bizi dira kalean eta horreetatik 20.000 inguru 12 urtetik beherakoak dira. Lurra behean eta zerua goian baino ez dabenen ‘erreinua’ da. Drogak, personen trafikoa, prostituzinoa, esklabutza eta, jakina, pobrezia gorria dira lagun horreen patua. Behin eta barriro huts egin dauen Kanbodiako gobernuak ez dau gauza handirik egiten eta bertan lenan dabilzan nazinoarteko erakundeak be gitxi dira.
Behartsuen alde Asiako hego-ekialdean lan egiten dauen Friends International erakundea da bakarrenetakoa Kanbodian eta eurekaz bat egin dot egoerea hur-hurretik ezagutzeko. Umeak eta agzteak dira euren burumomin eta ardura nagusia eta zenbait arlotan gitxieneko heziketa eta prestakuntzea esakintzen deutse. Phnom Penheko bazterrik ilun eta pobreenak bisitetako aitatu erakundeko kideen gonbitea gustora hartu dot. Kale horreetan egun argiz be ez da eguzkia sartzen.
Irribarrea Sekula galtzen ez dauen azal iluneko gazte batek naroa motorrean. Usaimenak eta hatsak iragarri deust lehen geldialdia. Bizirik baina ustelduta dagozanen hatsa da. Hogei urtetik beherako bikotea bat ezagutu dogu. Bi seme-alaba ditue eta horreetatik bat Friends erakundearen haurtzaindegira eroaten dabe. Aita drogaren bat erretzen dago eta ama, barriz, colorea be galduta daukan moda argitalpen bati begira dago. Egoerea, berez, baltza izan arren, emakumea umedun dago. Bien bitartean, alaba nagusia harri batzukaz jolasten dabil eta abiada handian bialtzen ditu aloban daukan hormaren kontra. Bikoteak sei urte daroaz lanik barik eta esperantzarik eza atzemoten jake arpegietan. ‘Umeei laguntzen deutsegu, horixe da egin geinken bakarra’ dinost motor gidariak HIESik ez dauakala ikusteko neska gazteari odol lagin bat hartu ostean; era horretara, bidean datorren umeak gaixorik ez dauela ekarriko egiaztatzeko.
Phnom Penheko gogoa kentzeko moduko bazterretan egindako ibilaldi berezian, erdigunetik urrun dagoan kale batera heldu gara eta han familia oso bat ikusi dogu uriko edukiontzietan topautako milaka plastikozko botilak piloetan sailkatzen. Kanbodiako uriburuko birziklapen-taldea da. Botilak forma eta koloreen arabera bereiztu ondoren, emakume eta umeek garbitu eta zaku ugerdoetan gordetan ditue produktu plastikoen enpresetara eroateko. Ehun botilako 40 zentimo euro baino ez dabe hartzen baina nahikoa da bizirauteko.
Friends International erakundeak mediku-txekeak banatzen ditu behartsuen artean GKEaren ospitale txikira joan daitezan; gizarte segurantzarik eta antzekorik ez dago han eta, beraz, aukera ederra da herritarrentzat. Friends erakundearen ospitalean, batez be, haurdunaldi eta infecciones arduratzen dira. ‘Kalean bizi diran gazte askok prostituzinoan lan egin behar izaten dabe bizimodua atarateko eta sexu bidez kutsatzen diran gaixotasunak, etxean egindako abortoak, gura bako haurdunaldiak eta ume jaiobarri abandonatuak eguneroko kontua dira. Arazoa larria da’ dino Kerri Manika, ospitaleko koordinatzaileak.
Zorionez, egoera baltz horretan, badagoz kasu positiboak be, berbarako, kalean biziteari ixten deutsienak eta lana topau eta euren gurasoak baino hobeto bizi diranak. Gobernuz Kanpoko Erakundearen hezkuntza programei esker, gazte askok mekaniko, sukaldari ule-apaintzaile zein jostun ogibidea ikasi eta pozik bizi dira. Holako bat da C.T., 23 urteko gaztea da eta orain hiru urte sukaldaritza ikasten hasi zan Friends erakundearen laguntzinoagaz. Gaur egun, erakundearen jatetxean bertan egiten dau lan eta posaren dago. Dana dala, suberterik izan ez dabenak be gogoan ditu: ‘Erabat ustelduta dagoan gobernuak zeozer egin beharko leuke kalean bizi diran umeak ingurune horretatik atarateko. Gobernuak kanbodiarren dirua ostuko ez baleu erraza izango litzateke’.
Beste alde batetik, Hemeretzi urteko P.T. joskintza ikastaroan parte hartzen dauen mutil bakarrenetakoa da baina horregaitik ez dauka ezelako konplejurik: ‘Erropa eta jantziak diseinetea beti gustau jat eta orain aukera ederra daukat horretarako. Gainera, mekaniko edo elektrizista ikastaroan ia danak dira mutilak eta hemen, barriz, neska piloa daukat alboan...’. Orain denpora asko ez dala, Friendseko behargin batek drogauta topau eban P.T., etorkizunerako ezelako esperantza barik. Orain, barriz, joskintza ikastaroko hirugarren urtea amaitu eta lanean hasteko gogoz dago mutila, diru apur bat irabazi eta negozio propioa abiatzeko amesagaz.
Alkarrizketatzeko aukerea izan dodan lagunen artean, gazteena E.L. da; 16 urte baino ez ditu neskatoak eta gazteenetakoa ule-apaintzaile izateko ikastaroan. Bihar-etzi, sexu-zerbitzu bakotxa euro bakarra kobretea ahaztu eta bizimodua atara ahal izango dau, berea eta familia osoarena. Gustora hartuko dauen erantzukizuna, bape duda barik.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!