Konsumoa suspertzea da orain burukomina
2020-05-13 12:27 BidaideKonsumoa, Txinako Barruko Produktu Gordinaren % 70 inguruan dabil.
Fakturan agiri dan BEZ portzentajea da deigarriena: % 0. Koronabirusaren pandemia indarrean dagoan bitartean zerga hori kentzea erabagi da' adierazo dau Lu abizena baino emoten ez deuskun Shanghaiko jatetxe bateko arduradunak; 'ondo hartu dogun neurria da ze irabaziak gehitu geinkez bezeroari kalterik egin barik, dana geldi egon dan bitartean asko galdu dogulako azaldu dau.
Ostalaritza, kultura, kirola eta aisialdi sektoreetan BEZ kenduta establezimenduek & 6 gehiago irabazten dabe faktura bakotxean. Beste kasu batzuetan, barriz, konsumoa suspertzeko prezioak merketu ditue: Eskaintza bereziak plazaratu ditugu bezeroak eurak izan daitezan onuradunak. Holan, gurera gehiago etortea lortzen dogu eta geuk be ibarazi egiten dogu adierazo dau beste jatetxe bateko arduradun Lin Xiao-k zehaztu dauenez.
Shanghain enpresa txiki eta ertainek odaintzen daben BEZ hori % 3tik % 1era joan da eta soziedadeen gaineko zergea, barriz, lehengo % 6 orain % 3 da. Gainera, azken bost hileotan Gizarte Segurantzaren kuotak be erdia murriztu dira; era berean, Gobernuak lokalen alogerak aldi baterako berregokitzea onartu dau. Kasu batzuetan, Capitalan, merkataritza zentroak zein ondasun higituezinak kudeatzen dituan enpresako beharginak dinoanez, enpresak ez dira kapaz gastu finkoei aurre egiteko eta horrek enpresea zarratzea eragin leike. Gure enpresatan makinatxu bat baja izan doguz.
Egoera hori agirikoa da Hogkou Plazan, Shanghai iparraldean dagoan merkataritza zentro erraldoian. Asko dira zarratu daben negozioak, barriro martxan jarteari uko egin deutseena. Jatetxeetan ez dabe bezeroen arteko distantziarik ezarri eta jarduerea geldiro-geldiro lehengora joan arren, biziraupena ezinezkoa izan da askorentzat: Azken urteotan merkataritza-gune larregi eregi ditue eta eskabideak behera egin dauenean, arazoak pilotuten hasi dira azaldu dau Capitalnd-eko beharginak, komunikabideei azalpenak emotea galarazota dauen beharginak.
Mixpace lako beste enpresa batzuetan, kudeatzaileek artisautza azoka txikiak atontzen ditue eta lehen ez bezela, saltokiak jarteak ez dauka kosturik: Kultura eta merkataritza jarduera ugari antolatzen gabiz bezeroak erakarteko. Baina badakigu jakin enpresa txikiek baliabide gitxi dituela eta danok batera egin behar dogu aurrera'adierazo dau Sabrina Chang azokearen antolatzaileak.
Konsumoa suspertzea erronka handia da, Txinako Barruko Produktu Gordinaren % 70 inguruan dabil eta Guangdong lako probintzietako lekuan lekuko agintariek dagoeneko deskontu-txartelak eta eskaintzen hasi dira. Hong Kongek 10.000 dolar (1.200 euro) jarri ditu pandemiak eragindako krisi ekonomikoari aurre egin ahal izateko baina Txinak aitatu kupoiak lehenetsi ditu: Eskuko telefonoakaz eskaneau daitekezan QR kodeak dira eta horreei esker 150 yuan gastetan dozuzanean, 50 yuaneko deskontua jatortzu. Astebetean erabiltekoak dira eta, oraingoz, erantzuna bikaina da adierazo dau Carlos Mirandak, Guangzhou-ko ardao inportatzaileak.
Shanghai uriak be antzeko eredua ezarri dau merkataritza elektronikoko plataforma batzuekaz alkarlanean; aitatu kupoiak eta enpresa pribatuek eskaintzen dituen deskontuak be ez dira txarrak: Konsumidutakoaren % 20ko deskontua eskaintzen dogu hurrengo bisitarako azaldu deusku Liao-k, Xinjiang-eko jateko tipikoa eskaintzen dauen Yershari-ko zerbitzari batek; ondo gabiz eta probetan dauenak barriro bueltan joan gura izaten dau autortu dau.
Beijing Youth Daily egunkariak egindako inkesta baten arabera, herritarren % 58,6 pozik dago konsumoa suspertzeko aitatu neurriakaz, izan be, ekonomia suspertzeko plan handia ezartzeko gaitasuneko herrialdea da Txina. Baina enpresa txiki eta ertainek likidezia arazoak konpontzeko interesik bako edo interes malguko kredituak gura ditue. Esportazino enpresetan, ostera, arazoak handiagoak dira munduan be dana dagoalako geldi. Gobernua oso arduratuta dago Txinatik kanpo produktuak saltzen dituen enpresa eta industietan 112 miloe lagun dabizelako.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!