Koronabirusa etorri jatzu bisitan (eta III)

Zigor Aldama 2020-03-26 11:09   Bidaide

Jenteak konfiantzea galdu dau: Esaten dabena ez dot sinistuten.

Duda barik, Alderdi Komunistea estu eta larri dabik koronabirusak eragin dauen astrapaleagaz eta sare sozialetan ugari dabizen adierazpen askatasuna gura dogu lako aldarrikapenakaz. Izurritea shock handia izan da eta sistemea kolokan egon daiteke. Alderdiko agintari batzuk gauza asko dudan jarten hasi dira
adierazo dau izenik emon gura ez dauen batek. Li Wenliang oftalmologoaren kasua puntaren puntea edo muturtxua baino ez da: Bai gobernua eta bai Gaixotasunei Aurre egiteko Zentroa be hasarre dagoz hasieran kasuari emon jakon erantzunagaz zehaztu dau eta konbentziduta dago zabaldutako kutsatuen eta hildakoen kopuru ofizialak ez dirala errealak: Kutsatuek bestelako patologiak zituela aurreratu jakun baina gero ikusi dogu gazteak be badagozala hildakoen artean eta ospitaletatik heltzen jakuzan datuak eta datu ofizialak ez datozela bat.

Jenteak konfiantzea galdu dau: Esaten dabena ez dot sinistuten, heriotza-tasea % 2koa bada zergaitik hartzen ditue neurri zorrotzak? Zergaitik dagoz ospitaletatik kanpo hildakoen irudiak gertzen dituen bideoak? dira erretorika-galderak, Li abizeneko batek botatakoak. Zentsuratzaileak aparteko orduak
egiten dagoz, izan be, sare sozialetan (WhatsApp-en antzeko WeChat, Facebook eta Twitter-en antzeko Wibo) edozeinek idatzi leike edozer, baita kritikak be. Mezu baztuk sinisgarriak dira baina guzur handiak be badabiz batetik bestera.

Erantzun handiz eta oso azkar zabaldutako lehenengo konspirazino teoriaren arabera, izurritearen jatorria Ozeano Barearen beste aldean, AEBetan, kokatu eban. Askok sutsu egin eben teoria horren alde eta Txina zapaltzeko arma biologikotzat hartu eben, Donald Trump-ek abiarazotako gerra komertzialak lortu ez ebana
lortzeko. Dana dala, aurrerago hasi ziran nabarmentzen izurritearen jatorria pizti basatiak jateak eragin dauela; orduantxe hasi ziran konspiratzaile horreek jatorria Txinako mugen barruan topetan. Eta oso azkar deskubridu eben Wuhan-en dagoala Segurtasun Biologikorako Laborategi Nazionala, 4. mailako eta hortik
gorako birus arriskutsuenak aztertzeko, Txinako bakarra. Datuok nahikoa izan ziran 2019-nCoV Txinako Gobernuak berak diseinautako laborategiko produktua zala esateko, gero eta herritar zahar gehiego dituan herrialdea izanik, zaharrak akabetako edota Txinan gizonezkoak emakumezkoak baino % 30 gehiago dirala gogoan hartuta, desorekea apurtzeko. Siniskatxa bada be, asko dira holako kontuak, b serieko pelikuletako kontuen antzekoak sinistuten dituenak.

Baste batzuk, barriz, bederatzi hile barru izango dan baby boom-aren zain dagoz, izan be, zeregin handirik barik, herritarrak etxean egon dira eta lekuan lekuko agintariek seme-alaba bakarraren politikeak indarra galdu eta bikoteek seme-alaba biren bila joan daitekezala esan dabe: Seme-alaba bi ekartea onuragarria da Txinan, lako iragarkiak edonon irakurri daitekez.

Krisialdi honek ekarriko dituan ondorio positiboen artean, besteak beste, garbitasun edo higiene ohitura hobeak hartzea eta pizti basatien konsumoa arautzea. Argi dago SARS, Arnasa hartzeko Muturreko Sindromeak gogor jo ebanean, ez genduala ikasi baina orain jenteak serio hartuko dau garbitasunarena; gainera, Gobernuak atxaki ederra dauka osasun kontrolik ez daben espezien legez kanpoko merkataritzearen zein baldintza negargarrietan hilten diran animalien arazoari heltzeko aurreikusi dau Shanghái-ko Ruijin Ospitaleko medikuak, izena emon gura ez dauen medikuak.

Nire ustez, krisi honek indarra emon eta zintzoago jokatzen be lagunduko deusku esan dau Tao Minfang-ek, Ilargi Urte Barria ospatzen gurasoen etxean dagoan gazteak. Atzerrian bizi nazenetik, bizimoduari heltzeko beste ikuspegi bat daukat eta, esangura horretan, espero dot sistema argiago eta parte-hartzaileagoa ezartzea. Holan balitz zoritxar hau ez dala alperrekoa izan pentsauko dot zehaztu dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu