XXI. mendean hegemonia helburu (eta 3)
2020-01-28 13:30 BidaideHong Kong askatzea gure sasoiko iraultzea da.
Hong Kongen joandako bagilaren 9an hasitako krisi politiko eta ekonomikoaren errudun barra eta izarren banderadunak joten ditue askok. Gizartearen babesa ezerezean geratu zan Gobernuaren kontrakotzat hartutako zemendiaren 24ko udal hauteskundeetan hautagai demokratek erraz irabazi ostean. Kolonia britainiar ohiaren demokraziaren aurreko mobimentuak liderrik ez daukala eta dohaintza eta mikromezenasgo kanpainen bitartez finantzietan dala esan eta Txinako finantza gune indartsuena hankaz gora jarri dabenak politikari amerikarrak dirala nabarmendu dabe. Manifestarien artean AEBetako banderak erabili eta Trumpi Hong Kong askatzeko eskatzea ez da gauza arraroa.
Iparamerikarrek Txina ezegonkortzea gura dabe mundu mailan hegemoniari eusteko adierazo dau Junius Hon, manifestariek gehien gorrotatzen eta Hong Kong eskualdeko parlamentuko Txinaren aldeko diputaduak. Koordinazino handiz jokatzen dabe eta argi dago manifestariak ez dirala jente arrunta, liderrik bakoak; kanpotik dator babesa eta dirua, izan be, gobernuaren kontrako ekintzaileek ameriketako politikariekaz izaten dituen barriketaldietan Txinaren kontrako neurri eta lege zorrotzak onartzeko prest dagoz. Finantziazinoaren arloan, CIA eta Taiwan be protestaka eta manifestazinoetan dabiz eta zurrumurruen arabera, aurrez aurrekoetan dabizen batzuk 10.000 dólar kobretan ditue'zehaztu dau Ho-k.
Hong Kong askatzea gure sasoiko iraultzea da adierazo dau Alex Law-ek, ahal dauen guztietan manifestazinoburuetan eta burruketan parte hartze egoten dala. Gure helburua da 2047an etorriko jakun Txinaren zapalkuntzeari aurre egitea, herrialde bakarra, sistema bi eredua jango dauen integrazinoari aurre egitea eta, horretarako, beharrezkoa da mendebaldea be tartean sartzea. Hong Kong leku txikia baina indartsua da, Txinako eredu komunistea eta mendebaldeko balore demokratikoak aurrez aurre jarteko eszenatokia zehaztu dau.
Tirabira horreek AEB eta Sobiet Batasunaren arteko burruka ideologikoa dakarskue gogora. Arlo politikoaren eta ekonomikoaren gainetik dagoan tensinoa, hain zuzen be, herritarrakana heltzen dana. Horrek argi dakar Txinak mendebaldearen eta mendebaldeak Txinaren jarrera ona apaltzea; lehenengoa neurtzea oso gatxa da, besteak beste, inkestarik ez dalako egiten baina bigarrenari jagokonez, datuak badagoz egon, Pew Institutuak Txinaren jokabide eta jarrerak neurtzen dituana. Emoitzak sano argiak dira: planeta osoan erantzun daben % 70 mundu mailan Txinak upealako indarra dauela dinoe; baina ez da esaten positiboa ala negatiboa dan egoera hori. Japonian, barriz, % 85ek Txinaren kontrako jarrerea azaldu dau, Suedia, Kanada eta Europa Mendebaldean, barriz, % 70, % 67 eta % 60, hurranez hurran. Europa Mendebaldean % 57ri ez jako gustetan Txinak hartu dauen indarra.
Mundu garatuan, gero eta handiagoa da Asiako Erraldoiaren kontrako jarrerea eta oso deigarriak dira Kanada eta Suedia, izan be, 2018 eta 2019 bitartean, portzenjea 17 puntuan joan da gora. Meng Vancouverren eta Suediako hotel batera berandu heltzeagaitik hartu ez zituen familia txinatarraren kasuek be eragina izan dabe seguru baina herritarren jarrerea ezkorra da azken hamarkadan.
Beste muturrean, berbarako, Errusian % 70ek uste dau Maoren herrialdeak eragin positiboa dauela; Nigerian, % 70ek, Tunezen %68k eta Mexikon % 50ek. Normalean, Txinak entzute hobea dauka garapen bidean dagozan herrialdeetan, izan be, azpiegitura eta inbersinoa indartu, azken mendeetako jokerea baztertu eta munduan ekonomia modernoagoa hazurmamitzea. Salbuespena Israel da % 25ek baino ez dauelako Txinaren kontrako eretxia.
Datu zehatzik ez dagoan arren, Txinan errezeloa da nagusi herritarren artean. Hemen gagozan kazetariok be egunetik egunera gatxago dogu alkarrizketak egin eta adierazpenak jasotea: Mundu zabaleko komunikabideak AEBen menpean dagoz eta Txinaren izen ona kaltetu, bestelako helbururik ez dago esan deust Shanghaiko zabor batze selektiboaren gaineko galderea egin deutsadan emakume batek. Legez kanpokoa bada be, zenbait establezimendutan % 25 gehiago kobretan jake iparramerikarrei, Trumpek Txinako produktuak zergapetzeko ezarritako portzentajea, hain zuzen be.
Txinatarrok beti izan doguz kontraesaneko loturak maitasuna eta gorrotoaren aurrean; batetik, hareen garapena eta neurri txikian baina balore demokratikoak maite doguz; hareen indar militarra be balorau dogu baina egun Txina oso indartsua eta ez gagoz pozik hartu dauen jarrereagaz adierazo dau Wei Lin, Fudaneko Unibersidadeko Soziologia ikasleak.
Arduratzen nauena da aurrez aurreko giro hori azkenerako militarra izatea. Hong Kong eta Taiwáneko gorabeherak eta Txina Hegoaldeko ugarte eta uren subiranotasunagaitik diran istiluak burruka armadu bihurtu daitekez esan dau He Kexin-ek eta pasa dan mendeko Gerra Hotzagaz be badagozala parekotasunak. Pentsetan genduan globalizazinoak bakea ekarriko ebala gero eta independeagoa dan munduan baina kontua da ze populismoaren indarrak prozesuan atzerakadea eragin dauela eta gauza onik ekarriko ez dauen norgehiagoka giroa atzemoten dala ardura arpegikeraz adierazo dauenez.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!