Txinako zentsurea mundu zabalean
2020-07-08 11:19 BidaideIgitaiaren eta mailuaren trolls-akaz alkarbizi, besterik ez dago.
Gauza jakina da mendebaldeko sare sozialak galarazota dagozala Txinan. Alderdi Komunisteak kanpoko informazinoa Txinan sartu ez daiten ezarritako lubakiari aurre egiteko nahitaezkoa da VPN software magikoa erabiltea. Baina txinatarrei gai horrek ez deutse ardura Txinan bertan sortutako erraldoi teknologikoek jatorrizkoen gainetik dagozan produktuak sortu dituela, berbarako, Twitter Weibo da Txinan, WhatsApp WeChat zein, Uber Didi. Salbuespena LinkedIn da, izan be, baimena dabe munduko bigarren potentzian jarduteko; Txinako lege eta arauak zintzo beteten ditu eta zentsurearen aurrean men egiten dau. Marra gorriak argi dagoz, sexuaren eta biolentziaren arloetan, biak dagoz galarazota baina aitatu arauok zalantzazkoak dira polikearen munduan. Nabarmen igarten da Txinan eta kanpoan zelan jorratzen diran barriak: Gobernua ardatz daben albisteak zein bideoak dituenak ezin doguz irakurri Txinan.
Niri neuri bertan behera itxi eustien profila Txinan argitaratutako komik arrazista baten gaineko eretxi kritikoa emoteagaitik (arraza baltz eta zuriko kanpotarrak zaborra zirala eta zaborrontzira bota behar zirala erakusten eban); aurrerago WeChat-etik kendu behar izan eben. LinkedIn-ek emondako arrazoi ofiziala izan zan gorrotoa suspertzen ebala aitatu komikiak, benetan arraroa arrazismoa kritiketako eretxia zala neurea. Antza, kasua aztertu eta profila berrezarri eustien aldrebeskeriagaitik parkamena eskatuz; baina gaiari ez eutsien merezidu eban garrantzia emon eta Txinako zentsurearen gaineko barriketaldirik eta holakorik ez
eben inondik inora onartu.
Orain arte Txinako gorabeherak izan dira horreek baina hilaren 4an, hankaz gora jarri ginan: Zoom, bideo-deiak egiteko Txinan jaio eta iparameriketako Eric Yuanek sortu eta kudeatutako aplikazinotik bateren batek aldi baterako edo kendu egin zituala AEBetan eta Hong Kongen bizi arren, Tiananmengo hilketak gogoratzeko online saioetan parte hartutako hiru aktibisten profilak. Enpreseak ez eban arrazoirik aitatu baina aurrerago onartu egin eben Txinako Gobernuak eskatuta hartu zala erabagia: Maiatzean eta bagilaren hasieran Txinako Gobernuak adierazo euskun sareetan sustatzen ebizan lau ekitaldi jentetsu legez kanpokoak zirala Txinan eta ahalik eta azkarren kentzeko Zoom plataformatik; eta enpreseak bete egin eban agindua.
Zoom-ek berbea emon dau Txinako Gobernuaren jarrera eta eretxiek Txinatik kanpoko erabiltzaileei ez deutsela kalterik egingo baina argi itxi dau Zoom-ek ez dauela indarrik adierazpen askatasunaren kontra dagozan gobernuen legeak aldatzeko. Kontuak kontu, Google bilatzailearen bilaketak zentsuretako Txinako Gobernuaren aginduari men egin ez eta herrialdetik alde egin eban arren, Zoom-ek LinkedIn-en antzera jokatuko dau Txinak asko daukalako eskaintzeko eta, esangura horretan, teknologia landuko dau Gobernuak legez kanpokotzat jo leikezan kanpoko eragin guztiak Txinan sartu ez daitezan.
Zoom-en kasuan nahastautako aktibistak bildur dira Txinako autoritarismo zibernetikoak ez ete dituan mugak zeharkatuko, Txina zentsurea mundura zabaltzen dagoala ohartarazo dabe. Askok pentsetan dabe Txinatik kanpoko ahots kritikoak isilarazoteko ahaleginak Pekineko diplomaziaren estrategia dirala. Twitter-ek salatutako desinformazino kanpainatan be antzemon da aitatu jarrerea, izan be, milazak profil kendu behar izan ditue.
Txinan beharrean gabizan kazetariok Txinaren aldeko trolls-en erasoak izaten doguz sarritan eta azken urteotan gero eta larriagoak dira. Batzuk erraz antzemoten dira, profil barriak, gehienetan anonimoak, jarraitzaile gitxikoak, Txinako prensa ofiziala zein Madrileko Enbajadearena bertxiotzen dabenak, errespetu gitxikoak eta batzuetan irainak jaurtiten dituenak. Baina danak ez dira bots. Espainian bizi eta komunismoaren eta erregimen txinatarraren alde egin behar dala pentsetan dabenak be badagoz, tekladuaren burrukalariak dira eta horreen kontra egitea sano gatxa da: Twitter-en aurkeztutako salaketak eta emoitzak asko atzeratzen dira eta, beraz, igitaiaren eta mailuaren trolls-akaz alkarbizi, besterik ez dago.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!