Uek, Txuma, Petti eta Joserra Senperenaren diskoak atarako ditu laster Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak

Bizkaie! 2007-07-26 02:00   Musikea

Bluesa (Harp Attack, Special 20, Gaby Jogeix) eta rocka (Roy Loney & Señor No, Sexty Sexers) izan badira nagusi aurten Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen produkzinoetan, udan bi bakarlari esanguratsu eta bi hirukote berezi dira aitagarri, izan be, euren disko barriak preparetan dabilz.

Bluesa (Harp Attack, Special 20, Gaby Jogeix) eta rocka (Roy Loney & Señor No, Sexty Sexers) izan badira nagusi aurten Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen produkzinoetan, udan bi bakarlari esanguratsu eta bi hirukote berezi dira aitagarri, izan be, euren disko barriak preparetan dabilz.


Uek hirukotea estudioan da lan barria grabetan

Keu Agirretxea (gitarra eta ahotsa), Mikel Arakistain (baxua) eta Jon Gurrutxaga (bateria) Uek-en disko barriaren grabazinoan dabilz buru-belarri momentu honetan. Garagarrilaren 12an sartu ziran estudioan hiru musikariak eta hilaren amaierara arte izango dira bertan urrian argitaratuko dan lanari formea emoten. ‘Uhinak’ izenaz kaleratuko daben diskoa Andoaingo Garate estudioan grabetan dabilz Ondarroa eta Elgoibarko musikariak. Haritz Harreguy teknikari dabela, sesioan, aldi berean grabetan dabilz. Lan barriak hamaika kantu batuko ditu. Grabzino prozesuan bete-betean egon arren,kontzertuak albo batera itxiko eta hilaren 27an Etxebarriko jaietan izango dira.


Txuma Murugarren: ‘Marjinalia’

Urriaren hasieran kaleratuko da Errenterian sortu eta bizkaitartutako kantariaren bakarkako bosgarren diskoa. Udabarrian zehar eta prisarik barik Bilboko Koba estudioan grabau barri dau Xanpe teknikariagaz eta grabazioan, zuzenean urteetan zehar bere ondoan izan diran musikariek hartu dabe parte: Rafa Aceves (teklatuetan), Natxo Beltrán (baterian), Ekaitz Hernandez (baxua), Manuel Ramirez (gitarrak). Gainera, Rafa Rueda musikari lagunak gitarra elektrikoa joten dau diskoan eta produkzino lanetan lagundu deutso Txumari. Betiko kantugile bereziaz gan, Marjinalia izenpean jasoko diran abesti sorta barrian badagoz ijito airea dabenak, zentzu akustikoago bategaz landutakoak. Horretarako, Asier Ituarte musikariaren laguntzinoa izan dau tronboia eta bonbardinoa joaz, diskoari zentzu organikoa emonez.

Ohikoa dan legez kantuen testuak Txumak berak idatzitakoak dira, baina oraingoan Angel Erro eta Xabi Borda poeta gazteenak be musikatu ditu.


Petti: ‘On’

Orain hamar urte ekin eutson musikari nafarrak bere bakarkako ibilbideari. Ordutik hiru disko luze, hainbat kolaborazino (Anari, Terry Lee Hale, Hauxe...) eta aitamen eta etiketa ugari (folk basatia, rockerra, bluesmana, gitarra jole fina, yarragh kantaria...) bereganatu ditu.

‘On’ izeneko disko barrian aspaldiko lagunak eta musikari barriak alkartu ditu kantu akustiko eta elektrikoak tartekatuz eta nahastuz. Joseba Irazoki gitarretan, David eta Ekain base erritmikoan eta Arkaitz Miner bibolina eta mandolinean izan dira nafarragaz batera diskoa biribildu dabenak. Baina guztiaren gainetik Petti interprete eta konpositorearen nortasuna eta egiteko modua agirian gelditu dira disko barri eta garrantzitsu honetan sentiberatasun akustikoa indar elektrikoagaz nahastuz.


Joserra Senperena: ‘Dardaren interpretazioa’

Ez da erraza pianojotzaile donostiarraren ibilbidea laburtzea. Jazzagaz hasi bazan be, pop eremua izan da bere esparrua aspaldidanik, Duncan Dhu taldeagaz hasi eta gaur egun Bide Ertzeaneko kidea izan arte, azkeneko denporan, Quique Gonzalez edo Fitoren ondoan curriculuma potolotu dauen arren.

Urteak dira Joserrak, bere konposizinoak interpretetan hasi zala piano akustikoagaz eta esan geinke hori dala berak maitasun handiz landu izan dauen bidea. Bere lana instrumentala izanik, askotan poetak eta idazleek be izan dabe eragina Joserraren doinuetan (Mandarin Dotore kasu) eta bere disko barri honen inspirazino iturrian Harkaitz Cano idazle donostiarra dago. Bere testuetatik edanda pop unibersoko 12 pieza instrumental sortu ditu. Pianoa beti ardatz hirukote formatoan, Pedro Barceló bateria eta Miguel Rodriguez kontrabaxujotzaileagaz batera. Madrilgo Trak estudioan grabau dabe Jose Mª Rossillo teknikariaren ardurapean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu