Maloa Brothersek 'Dos caras, un fuego' diskoa kaleratu dau
2025-12-04 11:13 Musikea
Bilbotik, Maloa Brothers hirukote urbanoak Dos caras, un fuego hip-hop diskoa kaleratu dau. Lanak, reggaea eta kaleko fusinoak batzen ditu. Gainera, ondoko hizkuntza honeek buztartzen dira: euskerea, gaztelania, portugesa eta valentzierea.
Alain Gutierrez, Julio Maloa eta Aitor Olabarria La Raiz, Sutan edo Nativa lako proiektuetako musikeriek osotzen dabe taldea. Halanda ze, indar eta bokazino argi bategaz datoz: agertoki bakotxa haustea.
Albumak kritika soziala, kaleko poesia eta erritmo sendoak batzen ditu, Panxo Zoo, Auxili eta Xabi Solanoren kolaborazinoekaz.
Maloa Brothers, egungo euskal panorama urbanoaren proposamen garrantzitsuenetako bat da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
