Fermin Muguruza Japonian zuzenean

Bizkaie! 2007-07-25 02:00   Musikea

Japoniako kontzertuen ostean, Amsterdamen, Alemanian, Belgikan eta Irlandan joko dau Muguruzak. Ondoren, Gasteizko jaietan izango da abuztuaren 9an. Gipuzkoako uriburuan be entzun ahal izango dogu irundarraren musikea, abuztuaren 16an izango da hori, Donostiako jaien barruan.

‘Talka Tour 2007’ izeneko biraren barruan, Afro-Basque Fire Brigadeagaz batera kontzertuak emoten dabil Fermin Muguruza. Oraingoan, Japonian izango da datorren astegoienean, bertan emonaldi bi eskaintzeko, barikuan (hilak 27) bata eta domekan (hilak 29) bestea. Lehen kontzertua Shibuya Eggmanen (Tokio) izango da eta bigarrena, barriz, Fuji Rock Festivalen, Niigatan.

Kontzertu horreen ostean, Amsterdamen, Alemanian, Belgikan eta Irlandan joko dau Muguruzak. Ondoren, Gasteizko jaietan izango da abuztuaren 9an, txosnen gunean. Gipuzkoako uriburuan be entzun ahal izango dogu irundarraren musikea, abuztuaren 16an izango da hori, Donostiako jaien barruan.

Musikearen munduan 25 urtetik gora daroazan Fermin Muguruzak, alde batetik, betiko laguntzaileak izango ditu bira honetan: Mikel Abrego (bateria), Sorkun (ahotsak), DZ (platerak), Xabi Solano (trikitixa), Oskar Benas (gitarra), Jon Elizalde (tronboia), Fino (saxua) eta Lonbi (tronpeta). Eta bestalde, lagun barriek be parte hartuko dabe konztertuetan: Kubatik Víctor Navarrete (baxua) eta Leo Rodríguez (perkusinoak); Jamaikatik Franklin ‘Bubbler’ Waul (teklatuak), Black Uhuru talde mitikoan ibilitakoa, eta Stephanie Wallace (ahotsak), Anthony B-ren backing vocal, besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu