Euskera Kultur Alkargoak, Topaguneak eta ONCEk diru-laguntzinoa jasoko dabe euskerea sustatzen segiduteko
2007-08-02 02:00 Euskerea berbagaiEuskera Kultur Alkargoak 60.000 euro jasoko ditu Nafarroako Foru Erkidegoan egiten dauen jardunari ekiteko; Topagunearen zeregina 'Mintza praktika' programea indartzea izango da eta horretarako 72.776 euro izango ditu; azkenik, Espainiako Itsuen Alkarte Nazionalak (ONCE) 70.000 euro jasoko ditu liburuak irakurketa-sistema egokituetara itzultzeko.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hiru lankidetza-hitzarmen sinatuko ditu datozan asteetan Euskeara Kultur Alkargoagaz, Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoagaz eta ONCE Espainiako Itsuen Alkarte Nazionalagaz. Danetara, 203.000 euro jarriko dira hitzarmen horreetan, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak jakinarazo dauen legez.
Euskera Kultur Alkargoak euskerearen eta euskal kulturearen alde egiten dauen lanaren garrantziaz jaubetuta, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak 60.000 euro jarriko ditu Nafarroako Foru Erkidegoan jarduten dauen alkargoaren 2007ko jarduerea laguntzeko.
Ganera, Azkenik, Espainiako Itsuen Alkarte Nazionalagaz (
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!