Jaurlaritzeak rapa nui hizkuntzea suspertzeko akordioa sinatu dau

Bizkaie! 2007-08-02 02:00   Euskaldunak munduan

Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Wilson Reyes Txileko Gobernuko Garapen Indigenaren Korporazino Nazionaleko (CONADI) zuzendari nagusiak rapa nui hizkuntzea suspertzeko eta hizkuntz politikearen arloko euskal esperientzia Pascua Ugartean apliketea aztertzeko akordioa sinatu dabe.

Eusko Jaurlaritzatik jakinarazo dabenez, Baztarrika Lorea Bilbao Hizkuntz Politikako aholkulariagaz Amerikan egiten dagoan bidaiaren barruko ekimena izan da sinatutako akordioa. Pascua Ugartean (Txile), Baztarrika eta Bilbao ugarteko alkate Petero Edmundsegaz eta Txileko Gobernuko hizkuntza indigenen arduradun nagusiakaz batu dira.

Bidaian, ‘rapa nui hizkuntzea suspertzeko euskal esperientzia zelan aplikau’ aztertu dabe Baztarrikak, Rapa Nui Kultura eta Hizkuntzaren Sailak eta CONADIko arduradunek. Zentzu horretan, Baztarrikak eta Reyesek alkarlanerako akordioa izenpetu dabe, Eusko Jaurlaritzak eta Txileko Gobernuak 2005ean sinatutako hizkuntz politikearen arloko akordioaren garapen legez.

Baztarrikaren eta Bilbaoren hurrengo jomugea Argentina izango da, Etxepare Euskal Institutuaren sorrerearen harira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu