Ertibil’07 erakusketa ibiltaria Bilboko Rekalde aretoan izango da

Bizkaie! 2007-08-02 02:00   Kulturea

Abuztuaren 3tik irailaren 3ra bitartean, aurten 24 urteko ibilbidea beteten dauen Ertibil erakusketea Bilboko Rekalde aretoan izango da ikusgai. Erakusketeak 21 gaztek eginiko 19 obra batzen ditu.

Abuztuaren 3tik irailaren 3ra bitartean, aurten 24 urteko ibilbidea beteten dauen Ertibil erakusketea Bilboko Rekalde aretoan izango da ikusgai. Erakusketeak 21 gaztek eginiko 19 obra batzen ditu. Arrigorriagatik eta Gorlizetik pasau eta Bilbon izan ondoren, Igorren, Basaurin, Bermeon, Lekeition, Zornotzan, Erandion eta Galdakaon be izango da Ertibil’07.

Danetara, 176 obra aurkeztu dira Ertibil’07ra, igazko edizinoan baino hogeta hamar gehiago. Bizkaiko Foru erakundearen arabera, horrek ‘sorkuntza plastiko barrian dagoan kapital aktibo garrantzitsua’ erakusten dau.

Ertibilen erakusten daben artistek jasoten dituezan sariei jagokenez, Lorea Alfaro nafarrak lortu dau lehenengo saria, 5.000 eurokoa, ‘Nik be nahi dot bat’ lanari esker. Bestalde, Jon Otamendi getxoztarrak 3.500 euro jaso ditu, bigarren saria, izenbururik bako eskultura bati esker. Hirugarren saria Alba Burgos bilbotarrarentzako izan da (3.000 euro), ‘Mi fauno, mi caballo y yo’ olio-pintureagaz. Azkenik, 2.000 euroko 18 sari banatu dira gainontzeko aukeratuen artean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu