‘La Carta Esférica’ Imanol Uriberen film barria abuztuaren 31n estreinauko da

Bizkaie! 2007-07-06 02:00   Barriak

Imanol Uribe zinema zuzendari euskaldunaren film barria Arturo Pérez-Reverte idazlearen liburuan oinarrituta dago.

Imanol Uribe zinema zuzendari euskaldunaren film barria Arturo Pérez-Reverte idazlearen liburuan oinarrituta dago.

Datorren abuztuaren 31an estreinauko dabe Carmelo Gómez, Aitana Sánchez Gijón eta Enrico Lo Verso aktoreak protagonista izango dituan filma. Pirata modernoak dira protagonistak ‘Buenaventura’ belaontziaren barruan, Dei Gloriaren altxorraren bila joango dira, Cartagenatik hur.

Imanol Uribe gipuzkoarra 1950. urtean jaio zan. Madrilgo Kazetaritza Eskola ofizialean ikasten hasi zan, eta Zinematografia Eskolako zuzendari-titulua lortu eban Madrilen. 1975. urtean Zeppo Films S.A. produkzino-etxea sortu eban, 1979an Cobra Films, eta beranduago Ariete Films S.A. Euskadiko egoera politikoa da bere pelikulen gai nagusia. Besteak beste, ‘Burgosko prozesua’, ‘Segoviako ihesa’ pelikulan, ‘Mikelen heriotza’ filmean eta ‘Azken eguna’ lanean lantzen dau gai hori Uribek.

Arrazakeria be landu dau Uribek ‘Bwan’a filmean, eta sorginen mundua ‘La laguna negra’ pelikulan. ‘Errege ergela’ filma be zuzendu eban gipuzkoarrak, eta ‘Bihotz ondoko sekretua’k lan arrakastatsuaren produktore izan zan.

Hainbat sari lortu ditu Uribek bere ibilbidean, besteak beste, Urrezko Maskorra eta zortzi Goya lortu zituan zuzendariak ‘Azken egunak’ pelikuleagaz, eta beste zazpi Goya ‘Errege ergela’ lanagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu