Euskerea bultzatzeko Euskalsex azokea Cicciolinak zabalduko dau

Bizkaie! 2007-07-19 02:00

Arte erotikoa, zinema erotikoa, sexua zuzenean eta beste hainbat ekitaldi erotiko-sexual izango dira bertan hamazortzi urtetik gorakoentzako Bilboko La Casillan garagarrilaren 20tik 22ra. Euskadiko Nazinoarteko I. Areto Erotikoaren ateak Cicciolina aktore ezagunak zabalduko ditu arratsaldeko lauretan.

Garagarrilaren 20tik 22ra zita berezia dago Bilboko La Casillan: Euskalsex, Euskadiko Nazinoarteko I. Areto Erotikoa. Arte erotikoa, zinema erotikoa, sexua zuzenean eta beste hainbat ekitaldi erotiko-sexual izango dira bertan hamazortzi urtetik gorakoentzako. Azokearen ateak Cicciolina aktore ezagunak zabalduko ditu arratsaldeko lauretan. Hortik aurrerakoak pentsamentuaren esku itxi beharrean, joan eta gozau.

Carlos Resa zuzendariaren esanetan, ‘azokearen helburua euskerearen erabilerea bultzatzea da, adierazpen artistikoetan, produktuetan eta baita Euskadiko industria erotiko-pornoko teknologian be (programetan, showetan, argitalpenetan, webgunetan, bikoizpenetan, etiketetan...). Horrezaz ganera, helburua euskalsex artista barrien sustapenerako eta baita hareen karrerea bultzatzeko lekua bihurtzea da. Beste alde batetik, euskaldunen artean sexuaren kontsumoa normalizetea lortu gura da’.

Bizkaie!-n horren barri izan zenduen eta orain aukera parebakoa dozue aretoa bisitetako. Eguneko sarrerea 20 euroan dago salgai eta hiru eguneko bonoa 50 euroan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu