Blues musikea Zornotzan Ñaco Goñi, Mingo Balaguer eta Danny Boy musikariakaz

Bizkaie! 2007-07-18 02:00   Musikea

Madriletik etorritako Ñaco Goñi, Andaluziako Mingo Balaguer eta Valentziako Danny Boy taldeek Zornotzako jaietako musika-egitarauari blues ikutua emongo deutse gaur, garagarrilak 18, herriko plazan gaueko hamarretatik aurrera.

Madriletik etorritako Ñaco Goñi, Andaluziako Mingo Balaguer eta Valentziako Danny Boy taldeek Zornotzako jaietako musika-egitarauari blues ikutua emongo deutse gaur, garagarrilak 18, herriko plazan gaueko hamarretatik aurrera.

Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen esanetan, ibilbide luzeko musikariak dira danak be, bluesa han eta hemen zabaltzen urte askoan ibilitakoak. ‘Euskal Herrian, bakotxa bere aldetik, nahiko ezagunak eta ibilitakoak dira’. Oraingoan, alkarregaz joko dabe Zornotzan, aurten aurkeztutako ‘Duelo de armónicas/Spanish Blues Harp Attack’ lana ezagutarazoteko.

Hiru armonika joleez gan, honako honeek osotzen dabe banda laguntzailea: Armando Marcé (Los Bluescavidas) bateria, Fernando Torres (The Blues Intruders) bajua eta Quique Bonal (The Blues Intruders) gitarrea.

‘Ezelako dudarik barik, estadu mailan esperientzia bakarra da topaketa hau’, dino diskoetxeak. Estadu Batuetan, barriz, Alligator diskoetxeak emon eban lehenengo pausua Carey Bell, Billy Branch, James Cotton eta Junior Wells alkartu eta estudioan egindako Harp Attack grabazinoagaz. Ondoren, Texas Harmonica Rumble, Superharps eta Blues Harp Meltdown taldeek be alkarregaz jo eben.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu