‘Abentura Antzokian’ ekimena marrazki eta gutunetan islatu dabe txikienek

Bizkaie! 2007-07-18 02:00   Kulturea

Bizkaiko 85 ikastegitako ikasleek ‘Abentura Antzokian’ bizi eben Bilboko Arriaga Antzokian apirilaren 23tik maiatzaren 26ra bitartean. Esperientzia hori 1.227 marrazki eta gutunetan islatu dabe.

Bizkaiko 85 ikastegitako ikasleek ‘Abentura Antzokian’ bizi eben Bilboko Arriaga Antzokian apirilaren 23tik maiatzaren 26ra bitartean. Esperientzia hori 1.227 marrazki eta gutunetan islatu dabe.

Antzoki bilbotarreko iturriek jakinarazo dabenez, danetara 844 marrazki eta 383 gutun jaso ditue. Horreetan, 7 eta 12 urte bitarteko umeek antzokiko abenturan gehien zer gustau jaken adierazo dabe, margoen eta berben bitartez. ‘Abentura Antzokian’ Arriaga Antzokiaren produkzino barritzaile bat da, umeei zuzendutakoa.

Arriaga Antzokitik urten baino lehenago, ikusle txikiek obrearen gida didaktiko bana jaso eben. Gidan proposamen bat egin eutsen antzokiak: montajearen ganeko marrazki edo gutun bat postaz bialtzea. Gonbidapena 1.000 ume inguruk hartu dabe gogoan.

‘Oso marrazki eta gutun berezi eta ederrak jaso doguz eta, gatxa izan arren, 30 marrazki eta 5 gutun aukeratu doguz gure web-orriko irudien galerian jarteko. Honezkero ikusgai dagoz, hiru hizkuntzatan ganera: euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez’, azaldu dabe antzokiko ordezkariek.

Ganera, jasotako 383 gutunetatik, bost argitaratu dira. Gutun horreetan umeek adierazo dabe ‘Denporearen Museoan’ zer lurperatu gura daben. Izan be, Bilboko lurpeko museo horretan milaka pertsonaren objektu kutunak dagoz lurperatuta; objektu horreek erlojugileak eta estolda-zaintzaileak babesten ditue.

Jasotako gutun eta marrazki piloagaz, ‘Abentura Antzokian’ ekimenaren helburuetako bat bete da: antzerki-zaletasuna bultzatzea. Horretarako, hiru istorio sortu ditue: ‘A alfabetoa’, ‘Denporearen Museoa’ eta ‘Joneren amesetea’.

Marrazkiez eta gutunez gain, Interneten ‘Abentura Antzokian’ dokumentala be ikus daiteke. Bideoak 17 minutu irauten dau eta euskeraz zein gaztelaniaz egindako adierazpenak ditu, Lluís Pasqualenak eta ume-antzerkiaren produkzino barritzaile horretan parte hartu eben beste aktore batzuenak. Dokumentala Josi Sierra irakasleak grabau, editatu eta Interneten jarri du.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu