Garaiko kultur eta giza ondarea ezagutzeko argazki zaharren erakusketea ikusgai

Bizkaie! 2007-07-18 02:00

Argazki zaharren erakusketea zabalik izango da Garain Gerediaga Elkarteren eskutik datozan egunetan, garagarrilaren 21etik 31ra. Erakutsiko diran argazkiak Garai eleizateko kultur eta giza ondarearen zati garrantzitsua dira.

Argazki zaharren erakusketea zabalik izango da Garain Gerediaga Elkarteren eskutik datozan egunetan, garagarrilaren 21etik 31ra. (Santiago eta Santa Ana jaietan dira Garain erakusketak irauten dauen bitartean). Erakutsiko diran argazkiak Garai eleizateko kultur eta giza ondarearen zati garrantzitsua dira. Erakusketea kultur ekitaldietarako preparau daben Elizaberri eleizan atonduko dabe.

Antolatzaileek jakinarazo daben legez, ehun argazki inguru ikus daitekez erakusketa honetan. Garaiko gizarteko arlo diferenteetako irudiak dira; lehenagoko paisajeak, eraikuntzak, jentea, eskolaumeak, jantzak, eleizkizunak... Argazkirik zaharrenak joan dan mende hasierakoak dira, hain zuzen, 1900 eta 1901. urtekoak. Zubiaurre anaiek, margolariek ataratakoak dira eta Bilboko Euskal Museoak itxitakoak. Eibarko Ojanguren argazkilariak egindako argazkiak be badagoz. Argazki horreek Tolosako Gipuzkoako Artxibo Nagusian egoten dira gordeta. Erakusgai imini diran argazkien artean, baserriz baserri bilketa lana eginez jasotako argazkiak be ikus daitekez.

Erakusketearen ordutegia honako hau da: goizez, 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. Garagarrilaren 23, 24, 27 eta 30ean arratsaldez baino ez da zabalduko.

Erakusketearen osogarri legez, erakusketako 50 argazkiz egindako liburuxka bat argitaratuko da.

Erakusketearen finantzazioa bere gan hartu dau Garaiko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren laguntzinoagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu