Miren Amuriza eta Jone Uriagaz berbetan
2007-07-23 02:00 BertsolaritzeaAbuztua gane-ganean dogunean heldu jaku haize freskoa Algorta eta Berriztik. Jone Uria eta Miren Amuriza dira, beste gazte askogaz batera, bertsoa bertan behera geratuko ez dan seinalea. Miren eta Jone Altsasuko Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketatik bueltan jatorkuz Bizkaie!-ra, bertan eta bestelako plaza eta kontuakaz, egin dabenaren barri emoteko.
Abuztua gane-ganean daukagunean heldu jaku haize freskoa Algorta eta Berriztik. Jone Uria eta Miren Amuriza dira, beste gazte askogaz batera, bertsoa bertan behera geratuko ez dan seinalea. Miren eta Jone Altsasuko Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketatik bueltan jatorkuz Bizkaie!-ra, bertan eta bestelako plaza eta kontuakaz, egin dabenaren barri emoteko. Eurak hobeto ezagutu daiguzan, gustora ibili gara berbaz:
1. Zelan ikusi dozue zuon burua Euskal Herriko Eskolartekoan eta zelangoa izan da zuon ustez gazteen maila?
Jone: Bertso gitxi izaten dira beti eskolartekoan eta ez da erraza izaten guztiz gustora geratzea, baina Altsasun oso gustora amaitu neban nire buruagaz eta egindako lanagaz. Orokorrean saioa ederra izan zala uste dot eta hori be poztekoa da.
Miren: Ni neu gustora geratu nintzan egindakoagaz eta ondino pozago orokorrean neskok emon genduan maila ona ikusita. Halan da be, gitxi gora-behera banekian gure sasoikoek zelan kantauko eben, baina gaztetxuen mailan hainbatek agertu eben erraztasunak eta bertsokereak harritu ninduan.
2. Bertso-arlotik, ze asmo dozue amaitzen doan udarako?
Jone: Bertso saioren bat edo beste badaukat, eta horreetan ahalik eta gustoren geratzen eta gozetan ahaleginduko naz. Hori bai, gehien ziurrenik parrandetan kantetan jarraituko dot, orain arte legez.
Miren: Lantzean behin saioren bat edo beste egiteagaz konformetan naz. Udan ganera, modu aproposa izaten da hori jente barria ezagutu eta bertsotan eginez disfrutetako.
3. Bertso-eskolara joateko ohiturea zehatz darabilzue?
Jone: Orain, udan, ez gara bertso-eskolan batzen. Deskantsu bat ondo etorten da noizean behin. Baina urtean zehar eguenero-eguenero alkartzen gara. Oso garrantzitsua dan zeozer pasau behar jat hara ez azaltzeko.
Miren: Egia esan behin eskolartekoa pasautakoan beste patxada bategaz hartzen dot kontua, eta etxean noizean behin errimaren batzuk errepasau arren, bertso eskolan oporrak hartzen doguz.
4. Hurrengo Bizkaiko Txapelketa Nagusirako prest?
Jone: Ez dakit ba… Hara joan eta kantatu arte ez da jakiten prest gagozan ala ez. Nik dakidan legez kantauko dot, ahal dodan ondoen, hortik aurrerakoa ez dago gure esku…
Miren: Ene... ondino hurruntxo ikusten dot hori! Dana dala datorren urtea garrantzitsua da gure sasoikoentzat. Izan be eskualdeko txapelketetan sartzeaz ganera, eskolartekoan azkenengo urtea izango dogu. Nik neuk oingoz ezin neike esan prest nagoanik, baina ahalegina egingo dot bietan behar ona egiten.
Jonerentzat galdera labur batzuk:
- Bertsolari bat: Jon Sarasua.
- Bertso bat: Iturriagaren bakarkako edozein habanera.
- Liburu bat: Atlas de la Geografia Humana.
- Idazle bat: asko dira onak.
- Kantari/talde bat: Gozategi.
- Jateko bat: Pasta.
- Hobby bat: Errugbia, trikitixa...
- Ames bat: Pozik bizitzea (errealidadea askotan).
Mirenentzat beste horrenbeste:
- Bertsolari bat: bertso ona botaten dauen edozein bertsolariri joten dautsadaz txaloak.
- Bertso bat: Xalbadorri txistuak jo eutsiezenekoa.
- Liburu bat: Kolosala izango da.
- Idazle bat: Joseba Sarrionandia.
- Kantari/talde bat: SU TA GAR, Xabier Lete...
- Jateko bat: Gaztaia eta menbrilloa.
- Hobby bat: trikitixea.
- Amets bat: Euskal Herri askea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!