Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak webgune juridikoa abiarazo dau

Bizkaie! 2007-07-23 02:00

Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak EikenLEX webgunea (www.eikenlex.net) jarri dau abian. Webgune juridiko edegia eta konsultetako erraza da, eta ikus-entzunezkoen sektoreari buruzko informazinoa nahiz aholkularitza juridiko espezializatua eskaintzen ditu.

Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak EikenLEX webgunea (www.eikenlex.net) jarri dau abian. Webgune juridiko edegia eta konsultetako erraza da, eta ikus-entzunezkoen sektoreari buruzko informazinoa nahiz aholkularitza juridiko espezializatua eskaintzen ditu. Ataria abian da honezkero, eta bere helburua konsultarako erreferente izatea da, batez be enpresentzat, baina, era berean, baita ikus-entzunezkoen sektorean jarduten daben beste erakunde batzuentzat be.

Eikeneko bazkideek, gainera, eremu mugatu bat be izango dabe, konsulta errazen gaineko dobaneko aholkularitzea jasoteko; era berean, prestakuntzako zenbait programatara be jo ahal izango dabe bertatik.

EikenLEX atari juridikoa da. Joan dan urtean Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak eta PriceWaterhouseCoopers-eko Landwell enpreseak sinatutako lankidetza akordioaren emoitzea da; izan be, ikus-entzunezkoen sektorean nahitaezko erreferentzia izango dan atari dinamiko bat sortzea izan zan akordioaren helburua. Interes estrategikoa tarteko, proiektuak SPRIren laguntzinoa be izan dau, KZ Lankidetza programearen bitartez. Programa horrek alkarte eta enpresa eragileetan teknologia barriak sartzea sustatzeko laguntza neurriak ezartzen ditu.

EikenLEX atariaren bitartez, edozeinek konsultau leikez indarreko araudiaren gaineko laburpen zehatza, Ikus-entzunezkoari eragiten deutseen legegintzako nobedade barri eta interesgarrienak eta etenbako bilakaera prozesuan dagoan sektore barri honi buruzko bestelako informazino interesgarriak.


Bazkideentzat bakarrik

EikenLEXek eremu mugatu bat be badauka, Klusterreko bazkideentzat bakarrik; bertan, bazkideek aholkularitza tekniko-juridiko arin eta berehalakoa jaso leikie, ohiko jardunean topetan dituen arazoak konpontzeko. Klusterreko enpresei eskainitako zerbitzu hau dobanekoa da konsulta errazetarako, eta alkartearen hasieratik planteautako ekimena zan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu