Bilboko auzoetara egiten diran bisita gidatuak Indautxura ailegauko dira garagarrilean

Bizkaie! 2007-07-19 02:00

Bisitan, gidariek leku bereziak erakutsiko ditue, Alondegia, Doña Casilda parkea, auzotarren etxeak, txalet zaharrak, Felix Serrano eta Jesuiten ikastetxeak edota Indautxu Plazea, besteak beste.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak sustatzen dauen ‘Bilbo: hile bakotxean, auzo bat’ izeneko programearen bisita gidatuak Indautxun dira garagarrilean, antolatzaileek jakinarazo daben legez.

Indautxu Bilbora anexionau zan 1890an. Nekazaritza eta abeltzaintzako auzo zaharra XX. mende hasieran gune aristokratiko bihurtu zan, txaletakaz, jauregitxuakaz eta lorategi erromantikoakaz. Bisitan, gidariek leku bereziak erakutsiko ditue, Alondegia, Doña Casilda parkea, auzotarren etxeak, txalet zaharrak, Felix Serrano eta Jesuiten ikastetxeak edota Indautxu Plazea.

Abando elizpearen menpekoa Bilbogaz 1890an anexionau arte, auzo horretan ez zan jente lar bizi XIX. mende bukaera arte. Garai haietan, Indautxu Helguera bezalako errekak zeharkatzen zuten, egungo Rodriguez Arias kalean zehar, Ferrería de Indauchu mugitzen zuten (1561. urtera arte).

Bisitea Bilboko Udal Alondegi Zaharraren aurrean hasiko da eta auzoko hainbat leku interesgarri ikusi ostean, Casilda Iturrizar Parkean amaitu.


Ekimen arrakastatsua

Orain dala urte bi ‘Bilbao Izan’ programearen barruan martxan jarritako ekimenak arrakasta itzela izan dau, antolatzaileen esanetan. ‘Orain arte, ia 6.000 lagunek parte hartu dabe bisita programa honetan’, dinoe.

Ibilaldiak oinez egiten dira, dobanekoak dira gidariak euskeraz zein gaztelaniaz emoten ditu azalpenak. Taldeak 20 lagunekoak izaten dira normalean eta bisita egunak eguenak, barikuak eta zapatuak izaten dira.

‘Bilbo: hile bakotxean, auzo bat’ programeak uria berrezagutu eta bertako ondarearen alderdirik ezezagunenak erakusteko aukera parebakoa eskaintzen dau. Animau zaitez eta deitu (goizez) 94 435 60 36 telefonora izena emoteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu