Bakiok ‘Eguen Musikalak’ zikloa eskainiko dau garagarrilaren 26an hasita Itsas Ibiltokian

Bizkaie! 2007-07-23 02:00   Musikea

Garagarrilaren 14tik 23ra bitartean Andra Mari eleizan martxan dan Bakioko XXI. Musika Astearen osogarri modura, Bakioko Udalak, Kultur Etxearen bidez, musika klasikoko lau kontzertu antolatu ditu. Emonaldiak arratsaldeko 19:30etan hasiko dira.

Garagarrilaren 14tik 23ra bitartean Andra Mari eleizan martxan dan Bakioko XXI. Musika Astearen osogarri modura, Bakioko Udalak, Kultur Etxearen bidez, musika klasikoko lau kontzertu antolatu ditu ‘Eguen Musikalak’ izenburupean, garagarrilaren 26an hasita, Itsas Ibiltokian. Emonaldiak arratsaldeko 19:30etan hasiko dira.

Bakioko Udaleko iturriek jakinarazo dabenez, Bilboko Juan Crisostomo Arriaga Musikako Goi Kontserbatorioko ikasleek eskainiko ditue kontzertuak.

Lehenengo saioa garagarrilaren 26an izango da, Borja Manzanok, Laura Ilardiak eta Andrea Lafuentek osoturiko perkusino taldeagaz. Abuztuaren 2an, akordeoi hirukote baten txandea izango da, Alberto Trojaolak, Irene Trojaolak eta Nekane Zurutuzak osoturikoa, hain zuzen.

Abuztuaren 9an jarraituko dau zikloak Aitor Jauregi eta Leticia Ibañezen gitarra bikoteagaz, eta abuztuaren 16an emonaldi bikotxa izango da: Carmen eta Rafa Climentek osoturiko biolontxelo eta klarinete baxuaren bikotearena, eta Maitane Iturriagak, Nagore Ortizek eta Mikel Lopezek osoturiko klarinete hirukotearena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu