'Osaba Bin Floren' liburua gazteleraz argitaratu da eta katalaneraz argitaratzear dago

Bizkaie! 2006-05-10 02:00   Euskerea berbagai

Planeta argitaletxeak gaztelerazko edizino atara dau eta, laster, katalanez irakurgai egongo da La Galera argitaletxearen eskutik.

Planeta argitaletxeak 'Osaba Bin Floren' (J.M. Olaizola 'Txiliku') liburuaren gaztelerazko itzulpena kaleratu dau 'El tío Bin Floren' izenburuagaz. Liburu barria, Camaleón bildumearen barruan plazaratu dau Planetak.

Katalanezko itzulpena, barriz, datorren hilean argitaratuko dau La Galera argitaletxeak 'L’oncle Bin Floren' izenburupean.

J. M. Olaizolak 'Txiliku'-k, 2004an jaso eban Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria 'Osaba Bin Floren' liburuagaz. Oraingo honetan katalanez eta gazteleraz jarraitu ahal izango doguz Osaba Florentinoren (Osaba Bin Floren) abenturak Arabiar Golkoan zehar, garai bateko kalifek atsegin eben modu berean. Euskerako bertsinoan legez, Elena Odriozolaren marrazkiakaz horniduta dagoz bi itzulpenak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu