Bizkaiko Pop Rock Taldeen XXI. Erakustaldian parte hartzeko azken egunak

Bizkaie! 2006-05-10 02:00   Musikea

Bizkaiko Pop Rock Taldeen XXI. Erakustaldian parte hartzeko maketak aurkezteko epea maiatzaren 15ean amaituko da.

Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Sailak maiatzaren 15ean zarratuko dau Aste Nagusiko Bizkaiko Pop Rock Taldeen XXI. Erakustaldian parte hartzeko maketak aurkezteko epea. Taldeak aukeratzeko orduan, emakumeek osotutako taldea izateari eta euskeraz egindako lanak aurkezteari garrantzia berezia emongo jako.

Lehiaketearen epea apirilaren 3tik maiatzaren 15era bitartean (egun biak barne) zabalik egongo da eta bertan parte hartu gura daben taldeek Bizkaian bizi edo taldekide bat gitxienez lurraldean erroldatua izan behar dabe. Berandu heltzen diran lanak be onartuko dira, aitatutako epearen barruan jarritako zigilu-markea badaukie.

Pop eta rock estiloen barruko estiloak (jazza ez) onartuko dira. Parte hartzen daben taldeek maketea edo CDa bialdu beharko dabe Barrainkuako Kultur Etxera. Lau kanta original, taldearen historia eta hartu-emonetarako datuak jarri beharko dira, baita kanten hizkuntzea, taldearen estiloa, taldekideen izen-abizenak eta helbide elektronikoa zehaztuta).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu