Britney Spears bigarren semearen zain

Bizkaie! 2006-05-10 02:00

Zurrumurruak aspaldi bueltaka ibili arren, azkenean baieztu da barria: Britney Spears abeslaria umedun dago barriro.

Zurrumurruak aspaldi bueltaka ibili arren, azkenean baieztu da barria: Britney Spears abeslaria umedun dago barriro, bigarrenez. Orain zazpi hilebete mundura etorritako Sean Preston, Spearsen lehenengo semeak, beraz, laguntxua eukiko dau datorren udagoienean.

AEBetako Loussianan 1981ean jaiotako Britney Spears 2004ko irailean ezkondu zan Kevin Federline dantzariagaz. Ordutik makinatxu bat gorabehera eta krisialdi bizi izan ditu bikoteak eta, tartean, dibortziorako eskabideak be egon ei dira

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu